MUSIKA

EL SUEÑO DEL INSOMNE
Ametsen munduan hegan
Sokaz lagundutako aireko dantza du espezialitate Compañía de Hecho taldeak. Ametsen munduan sartzeko baliatu du teknika hori 'El sueño del insomne' muntaia harrigarrian.

Aireko dantzaren izaerari buruzko gogoeta luzeaz bete genezake artikulu hau. Zenbaiten arabera, akrobaziekin nahastutako gaur egungo dantza da; beste batzuek, aldiz, zirkuko arteen atalean sailkatzen dute. Baina eztabaida hori ez zaio batere interesatzen Pedro Arias Compañía de Hecho-ko zuzendariari. “Ez dago zertan ezer ulertu”, dio berak. “Magiarekin jolastu eta gizakion begietarako ezusteko irudiak sortzeko bidea ematen digun zerbait besterik ez da”, gehitu du konpainia sortu baino lehen La Fura dels Baus, Rafael Amargo eta Lindsay Kemp-ekin lan egin zuen dantzari eta koreografoak.

Pedro Ariasek denbora asko eman du eraikinetako fatxadetatik esekita. Izan ere, soka elastikoen bidez lagundutako dantza bertikala da bere taldearen espezialitateetako bat. Emanaldi honetan, berriz, ‘El sueño del insomne’ aurkeztuko du, areto itxietarako sortu duen hirugarren ikuskizuna.

“Gauzak nonahi gertatzen diren espazio tridimentsionala ikusten dute ikusleek”, aurreratu du ikuskizunaren arduradunak, “pertsonaia nagusiak insomnioa du eta bere amets eta amesgaiztoei aurre egin beharko die loa harrapatzea lortu arte”. Hori guztia eszenografia ikusgarri batean gertatzen da, aktore-dantzariek hegan egiten baitute eszenatokian soka elastikoez lagunduta. “Horrek mundu berria sortzeko bidea ematen dit”, laburbildu du Ariasek.

Beharbada horregatik hobe izango da aireko dantzaren izaerari buruzko eztabaidetan astirik ez galtzea. Muntaia ikustea izango duzu onena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago