MUSIKA
Testua: Kmon

EN VIVO 2026
En Vivo
EN VIVO
EN VIVO 2026k aro berri bat zabalduko du Iruñean
2025-12-30
Jaialdiak jauzi kualitatiboa emango du 2026an: data berriak, esparru historikoa eta formatu zabaldua. Ekainaren 5ean eta 6an, Iruñeko Zitadelak Estatuko pop eta rock eszenako izen nagusiak hartuko ditu aire zabaleko bi jardunalditan.

EN VIVO jaialdiak etapa berri bati ekingo dio 2026an, bere bilakaera markatuko duen proposamen berrituarekin. Jaialdia ekainaren 5ean eta 6an egingo da Iruñeko Zitadelan, hiriaren erdigunean dagoen gotorleku errenazentistan. Ingurune berezi honek bi egunez musika, kultura eta publikoaren topagune izango den espazio zabala eta irisgarria eskainiko du.

Aldaketa honek ez du soilik kokalekua ukitzen: EN VIVOk bere formatua zabaldu du, aire zabaleko bi jardunaldi osoko esperientzia proposatuz, jaialdiaren nortasuna indartzen duen eszenatoki paregabe batean. Zitadelaren balio historikoak eta kokapen estrategikoak testuinguru aproposa eskaintzen dute etapa berri honetarako.

Arlo artistikoan, 2026ko edizioak gaur egungo Estatuko eszenako izen esanguratsuenetako batzuk bilduko ditu. Lehen baieztapenen artean daude Nil Moliner, La M.O.D.A., León Benavente eta Sidonie, eta datozen asteetan beste artista batzuk iragarriko dira. Kartelak zuzeneko indartsuak eta publikoarekiko lotura estua dituzten ibilbide sendoko proposamenak uztartzen ditu.

Nil Molinerrek bere aro berria aurkeztuko du Iruñean, kantutegi argitsu eta hurbilarekin, bere kontzertuak ospakizun kolektibo bihurtzen dituen energiaz. La M.O.D.A.k Nafarroako data bakarra eskainiko du, San Felices disko berria aurkeztuz eta bere folk-rock soinua erakutsiz. León Benaventek rocka, elektronika eta diskurtso zorrotza ekarriko ditu, eta Sidoniek, Catalan Graffiti lan berriarekin, pop eta rock alternatibo estatalean duten lekua berretsiko dute.

Iruñeko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesarekin, EN VIVO 2026k heldutasun artistiko eta antolakuntzazko etapa sendotzen du. Sarrerak salgai daude jada jaialdiaren webgunean, 49 euroko promozio-prezioan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ BILBAO
Uztailaren 1etik 5era egingo da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Charles... (gehiago irakurri)
GETXO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanok kale-musikaz beteko ditu berriro bere kale eta plazak 2026ko ekainaren 19tik 21era, Haizetara Fanfarrien, ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago