MUSIKA

THE WEEDWACKERS
Bidaia akustikoa blusearen sustraietarantz
Marcos Coll-ek, Los Reyes del KO blues talde bikaineko harmonika-jotzaileak, Peter Crow (gitarra) eta Dick Vollbrecht (kontrabaxua) musikariak elkartu ditu hirukote bitxi honetan, 30 eta 40 hamarkadetako musikara hurbiltzeko erritmoz eta umorez beteriko formatuan.
Marcos Coll-en harmonika, honen adiskide Adrián Costa gitarra-jotzaileak sortutako Los Reyes del KO banda bikainarekin lotuta dago bluesaren zaleen gogamenean. Etengabe bidaiatzen eta ikasten diharduen musikari egonezin hau Europako gaur egungo harmonika-jotzailerik onenetakotzat jotzen dute. 

Baina geldirik egon beharrean, lanean jarraitu du proiektu berrietan. Hauen artekoa dugu The Weedwackers, Peter Crow C. musikari alemaniarrak sortutako banda, era askotako sariak irabazi dituena, Alemaniako Kritikaren 2005eko Saria (Deutsche Schallplatten Kritik) —hango musika saririk garrantzitsuena— barne.

Dick Vollbrecht baxu-jotzaile trebearen ekarpenaz, taldea soinu akustikoan eta taldekideen kalitatean oinarritzen da ragtime eta boggie estiloetara hurbiltzeko. Musika beltzaren sustraietarantz antolatutako bidaia hau ezinbesteko hitzordua bilakatu da bluesaren zaleentzat.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago