MUSIKA
Testua: Teatro Arriaga

CRUZ DE NAVAJAS
Teatro Arriaga
Cruz de Navajas, Mecanoren omenezko ikuskizuna Arriagan
2020-08-20
Aurtengo udan ere, Arriaga Antzokiak musika ikuskizun handia eskainiko die Bilboko ikus-entzuleei. Cruz de Navajas izango da, Mecano taldearen musika omentzen eta aintzatesten duen show-a. Taldearen jarraitzaileek eta ikus-entzule guztiek, Arriagan gozatu ahal izan ditugun Mecano taldeari buruzko beste proposamen eszeniko batzuk gogoratuko dituzte.

Cruz de Navajas horiek bezain ikusgarria da, baina planteamendua desberdina du. Dena neurri handian pentsatuta eta diseinatuta dago, xehetasun txikienak ere zainduz, Mecanoren onena inoiz ikusi ez den bezala eskaintzeko, azken teknologia eta interpreteen talentu eta sentsibilitate handia uztartuz. Konbinazio horren ondorioz, musika moldaketa bakoitzarekin, ikuskizunean agertzen diren Mecanoren funtsezko 35 abestiak indartzen dira.

Asko dira kontuan izan beharreko elementuak. Horregatik, ikuskizunak makineria eta giza baliabide handiak ditu, eszenatokiaren atzean eta gainean, gauero show onena eszenaratu ahal izateko. Ekoizpen lan handia da: materialeko 6 trailer, 330 foku, 120 audio kanal, 40.000 watt soinu eta 30 Meyer kaxa.

Cruz de Navajas lanaren puntako teknologiaren adibide bat pantailak dira. Espainiako estatuan lehen aldiz, bereizmen handiko hainbat led pantaila garden erabiliko dira, 100 m2 baino gehiago guztira, estrukturez eta euskarriz osatutako eszenako mekanikarekin batera, eszenatokiko espazioak sortuz eta eraldatuz. Emango diren bideoak, bikainak, beren-beregi egin dira ikuskizunerako.

Hamar musikari

Musika-tresna anitzekin arituko diren 10 musikarik zuzenean joko dute, eszenografian bertan integratuta, ikus-entzuleen aurrean, kontzertu bat balitz bezala. Eta musika moldaketei ahotsa jartzearen arduradunak moldakortasun handiko 8 abeslari dira. Horien ahotsek nortasuna ematen diote abesti bakoitzari. Eta hori guztia gutxi balitz, 12 profesionalek osatutako dantza taldeak erakargarritasun bisuala ematen dio ikuskizunari. Eta guztiek maila estetiko bikaina erakutsiko dute, musika pieza bakoitzari bizia emateko egin diren 290 jantzi baino gehiagoei esker.

 Sustatzailea eta ekoizlea Gonzalo Pérez da, Cruz de Navajas lanaren ideiaren sortzailea. Espainiako entretenimenduaren industrian erreferentea den pertsonari buruz ari gara, eta azken urteetan hainbat lan arrakastatsu egin ditu; ekoizleetako bat izan zen Billy Elliot, el musical, eta West Side Story edo Priscilla, beste batzuen artean. Orain, Cruz de Navajaslanarekin, ziurrenez orain arte egin duen proiektu handienari ekingo dio.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Aurtengo udan ere, Arriaga Antzokiak musika ikuskizun handia eskainiko die Bilboko ikus-entzuleei. Cruz de Navajas izango da,... (gehiago irakurri)
Aurtengo udan ere, Arriaga Antzokiak musika ikuskizun handia eskainiko die Bilboko ikus-entzuleei. Cruz de Navajas izango da,... (gehiago irakurri)
The Mountain (Jordi Soler)
TEATRO ARRIAGA
Arriaga Antzokiak, Euskadiko Orkestrarekin elkarlanean, Die ersten Menschen (Lehen gizakiak) opera ekoitziko du, Calixto Biei... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA
Arriaga (Bilbo) eta Fernán Gómez (Madrid) antzokiek ekoitzi dute 'El viaje a ninguna parte', Fernando Fernán Gómez handiaren ... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA
Arriaga (Bilbo) eta Fernán Gómez (Madrid) antzokiek ekoitzi dute 'El viaje a ninguna parte', Fernando Fernán Gómez handiaren ... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA
- Erresuma/Kingdom/Reino euskaraz zein gaztelaniaz estreinatuko da, aktore handiak izango ditu, eta azpimarratzekoa da ere Be... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA
Arriaga (Bilbo) eta Fernán Gómez (Madrid) antzokiek ekoitzi dute 'El viaje a ninguna parte', Fernando Fernán Gómez handiaren ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago