MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

SALLIE FORD & THE SOUND OUTSIDE
Lo-fi espiritu harrigarria
Kantari estatubatuarrak vintagea eta garaikidearen arteko oreka lortu nahi izan du Dity Radio debuteko diskoan. Fokoen azpian ere, segurtasunez eta bat-batekotasunez, rockabilly, new wave, roots rock, country, blues eta jazzaren oihartzunak tartekatzen dituen errepertorioa errepasatzen du.

Kondairak dioenez, Sallie Ford-ek, Portland-eko pubetan kantatu ohi zuen taberna-zerbitzariak, Alaskatik zetozen hiru marinelekin topo egin eta The Sound Outside hirukotea osatu omen zuen, han-hemenkako jardunetan bateriaz, kontrabaxuaz eta gitarraz akonpainatzen duen berbera. Horixe litzateke, EP bat eta iraupen luzeko bat plazaratu dituen vintage izaerako priektu honen jatorria.

Ipar Karolinan jaio eta Tom Waits inspirazio-iturritzat aldarrikatzen duen hogeitaka urteko kantariak lo-fi espiritua, rockabilly-zantzuak eta aurreiritzirik gabeko eta bluesa bezalako soinu zaharrik gabeko trobak biltzen dituen 'Dirty radio' izenburuko albuma plazaratu berri du. Aurreratu duenez, bigarren albuma ere grabatuta dauka, bestea baino psicodelikoagoa eta rock-and-rollari atxikiagoa.

Zuzeneko jardunean dibertsioa bermatuta dago, baldin eta Azkena Rock Festivalaren azken edizioan izandako mailari eusten badio, bera izan baitzen Robin Gibb zenaren omenezko eszenatoki txikiko sorpresarik atseginena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago