MUSIKA

ANNI B. SWEET
"Nire buruari gero eta gehiago exijitzen diodala u
Popa eta folk giroko kantautore lana uztartuz, Malagako kantari honen estreinako albuma 11 herrialdetan argitaratu da. Bere ahots eztiak sentiberatasuneaz bete du Oh, monsters, segurtasun ezak soinu akustikotik keinu elektrikorainoko instrumentazioaz islatzen dituen errebalida.

 

Galdera. Esana duzu disko honek transmititu nahi zenuela islatzen duela. Zertan datza mezu hori?

Erantzuna. Azken hiru urteotan bizi izan dudanaren nahasketa bat da. Lehen albuma aurkeztu eta gero abestiak konposatzen jarraitu nuen, bizi izan dudan eta niretzat hain berria izan den hori irudikatu nahi nuen diskoaren abesti bakoitzean. Horregatik bakoitzak du soinu eta atmosfera desberdina, igarotzen ari nintzen unearen arabera.

G. ‘Getting older’-ek, diskoaren aurkezpen-abestiak, aipamena egiten dio bilakaera pertsonal horri?

E. Hori apur bat gordinagoa da, aldaketek uzten dizuten sentsazioei buruzko abestia da eta, sarritan batere onak iruditzen ez zaizkizun aldaketak. Aldaketez eta kontrolatzen ez dituzun gauzez dihardu, eta nola denbora pasa ahala eta urteak bete ahala gauzak beste modura ikusten hasten zaren eta gauza polit asko ere galdetzen duzun, hala nola xalotasuna eta purutasuna.

G. Horiek dira izenburuak ezkutatzen dituen ‘munstroak’?

E. Izenburuak hiru urteotan bizi izan ditudan beldur eta kezkei egiten die aipamena. Lehen albumeko gai nagusia amodioa eta desamodioa bazen, honetan bidean sortzen zaizkizun gauzenganako amodio eta desamodioaz ari naiz, bizipen polit baten ondoren gelditzen zaizun sentsazioaz.

P. Bakardadearen gaia behin eta berriz ageri da lan honetako abestietan. Zergatik?

E. Kontua da nire kabuz bidaiatzen ibili naizela eta batzutan bakarrik egon naizela hoteletan, jende askorekin egon eta gero. Aste beteko bira baten ondoren sofan esertzen zarenean modu intentsuagoan sentitzen duzu bakardadea, eta hori da islatu nahi nuen sentsazioa. Gauza bera gertatze da etxean jai erraldoia antolatu eta gero bakarrik gelditzen zarenean; une horietan askozaz sentikorrago zaude. Nire burua analizatu eta gehiago sakondu behar nuela sentitzen nuen. Musikak berezko duen bakardadea islatu nahi nuen.

G. Abesti bakoitzak soinu eta girotze desberdina du. Zein izan da horren asmoa?

E. Kantu bakoitza egoera eta leku banatan idatzi dut. Grabatu nituenean sentsazio desberdin horiek irudikatu nahi nituen. Hiru urte hauetan aldaketa ugari izan da eta hori soinuan nabaritzea nahi nuen, aldi berean soinu horiekin jokatuz. Hala, gai ilunak daude, eta beste batzuk giroa sortzeko asmoarekin idatzita daude. Bizi izan ditudan sentsazioak izan dira. Leku eta paisaia desberdinak ikusi ditut, eta nirekin konexio berezia izan duten pertsonak ezagutu ditut.

G. Zer dute abesti hauek orain hiru urteko Anni B. Sweet hark ez zuenik?

E. Kanpotik ikusita, bereziki soinuan ikusten dut bilakaera, abesteko moduan, lasaiago sentitzen bainaiz kantuan ari naizenean. Baina barrutik ia guztia aldatu delakoan nago. Hiru urte hauek bizi-biziak izan dira eta hori bai abesteko eran eta bai soinuan nabaritzen da. Erabat desberdina izango da abestiek jotzeko modu desberdina eskatzen dutelako. Lehen diskoko kantuak jotzen jarraituko dugu, baina aldi berean bigarreneko giroak ere irudikatu beharko ditugu; jo ahala aldatuz joango dira. Oraindik asko ikasi behar dudala eta nire buruari gero eta gehiago exijitzen diodala uste dut.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AIARA FEST
Paisaia berdez eta naturaz inguratuta, Aiara Fest jaialdia Amurrion egingo da lehen a... (gehiago irakurri)
AMURRIO
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 20tik 22ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onenek... (gehiago irakurri)
Datorren hilabetean hasita eta uztailera arte, kalea izango da Getxoko kultura agerto... (gehiago irakurri)
AMURRIO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Maria Jose Llergo, Charlie Cunningham eta Yerai Cortesek flamenkoaren ikuspegi pertsonala eskainiko dute, museoak antolatu et... (gehiago irakurri)
KURSAAL DONOSTIA
Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago