MUSIKA
Testua: Musika Hamabostaldia/Quincena Musical

Musika Aitzakia: Musika Hamabostaldia Zumaia, Getaria eta Kanpezura joango da “Musika Aitzakia” zikloarekin
2018-08-07
Abuztuaren 8an kontzertu bat izango da Zumaian, 10ean tailer bat Irunen eta abuztuaren 11n, emanaldi bana Getarian eta Kanpezun

Aurreko astean Artziniega, Zumaia, Leire eta Senperen jardun ondoren, zikloa, Musika Hamabostaldiko ziklo bidaiariena, Zumaiara itzuliko da abuztuaren 8 asteazkenean, oraingoan San Pedro parrokiara. Ohiko agertokietatik atera eta musika beste gune batzuetara eramateko asmoa sendotzen joan da azken edizioetan, eta aurtengo udan guztira hemezortzi kontzertu eramango dira Euskal Herriko hainbat herritara. Zumaian egon ondoren, Musika Aitzakia zikloak bere ibilbidean aurrera egin eta Getaria eta Kanpezura joango da larunbatean, hilak 11.

 

Abuztuaren 8an 20:30etan Zumaiako San Pedroko parrokian, Raquel Andueza & La Galanía-k sei-cento italiarreko obrak elkartzen dituen programa bat eskainiko dute, Mitoa eta Tradizioa aurtengo zigilu tematikoarekin lotuta. Taldeak musika barrokoa jotzen du, bai XVII. mendekoa eta baita XVIII. mendekoa ere. Kritika harrigarriak izan dituzte eta haien lehen diskoak (“Yo soy la locura”) FestClasika saria irabazi zuen. Egun horretan, sopranoaren ahots boteretsuak, Pablo Prietoren biolinak, Manuel Villasen bi ordeneko harpak eta Jesús Fernández Baenaren tiorbak Monteverdi eta Strozzi bezalako konpositore famatuen obrak interpretatuko dituzte, baita Cavalli eta Kapsbergerren obrak ere (Info +).

 

Haurren Hamabostaldi Ibiltariaren baitan, abuztuaren 10ean 12:00etan Irungo CBA aretoan, Maushaus-ek “Materia” tailerra egingo du txikienentzako. Aurtengo kartelaren autore Juan Luis Goenaga omenduko dute umeek intuitiboki taldean egingo duten margoarekin. Jarduera zimendu lodietan enpastatutako sustantziekin, lurretik hartutako pigmentuekin eta euri tantak, airea, sua, belarra, adaxkak edo sustraiak gogorarazten dituzten koloreekin egingo dute (Info+).

 

Abuztuaren 11n, 20:30ean, Getariako San Salvador elizan, Klara Mendizabal eta Elisa di Pietro sopranoek Pepita Embil-i omenaldia egiteko diseinatutako programa bat aurkeztuko dute. Klara Mendizabal donostiarrak Donostiako Orfeoian hasi zituen bere ikasketak, Musikenen graduatu zen eta “Carmina Burana”, “Rigoletto” eta Jenkins-en “The armed man” bezelako obretan parte hartu du. Elisa di Pietro sevillarrak ere Musikenen graduatu zen eta Ana Luisa Chova, Nelly Miriciou eta Susanne Elmark bezelako artisten masterclass-ak jaso ditu. Berriki Mozart-en “La flauta mágica”, Usandizaga-ren “Las golondrinas” eta Guridi-ren “El caserío” obretan partu hartu du. Oier Etxabururen pianorekin batera Moreno Torrobaren zarzuelako erromantzetaz eta Sorozábal, Guerrero eta Fernández Caballeroren obretaz disfrutatu ahal izango da. Dena aurreko mende erdiko zarzuelako dama handiaren eta aldi berean Plácido Domingo tenorraren amaren omenez: Pepita Embil, duela 100 urte Getarian jaiotakoa (Info +)

 

Abuztuaren 11n, aldiz, Hamabosltadia Araban izango da, Kanpezuko Jasokundeko Andre Mariaren elizan, 20:00etan, hain zuzen ere. Izan ere, ohiko eszenatokia da hori Arabako Foru Aldundiaren ziklo ibiltari honetan. Oraingo honetan, Itziar Lujanbio oboe-jotzaileak eta Francesca Romana di Nicola harpa-jotzaileak osatutako L'Incontro Dúo bikotea arituko da arabar herrian. Musikenen ezagutu zuten elkar bi musikariek, eta gerora osatu zuten bikote hau; hainbat kontzertu eskaini dituzte Espainian eta Frantzian, eta Kalakan hirukotearekin batera jardun ohi du. Harpa eta oboea nahastea ezohikoa bada ere, osatzen duten sonoritate berezia ezin hobea da partitura barroko ezagunenen leuntasunari ekiteko. Eta horixe egingo dute  “Il solotto barocco” izenburuko programan, eta besteak beste Frescobaldi, Bach, Haendel, Telemann eta Vivaldiren lanak interpretatuko dituzte (Info +).


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago