MUSIKA
DFG-GFA
Gipuzkoak Gazte musika programak kultur egitaraua eskainiko die gazte eta nerabeei
2018-06-24
Ekimena ekainaren 30ean abiatuko da Azpeitin. Brisa Fenoy, Iban Despertavlogs youtuber-a eta Ane Jurado azpeitiarra arituko dira; rap masterclass-a eskainiko du 'La Basu'-k. La iniciativa arranca el día 30 de junio en Azpeitia con

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak Gipuzkoan Gazte musika programa jarri du abian, 12 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzat. «Helburu nagusia da kultur programazioa eskaintzea nerabe eta gazteei, ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz; horretarako, beren gustuak eta erreferentziako artistak zeintzuk diren jakin behar da, eta tokian tokiko talentuaren eta eduki pedagogikoen eta teknologia berriekin zerikusia duten edukien aldeko apustua egin» azaldu du Gazteriako zuzendari Goizane Alvarezek.

Hori dela eta, aurrena, gazteekin harremanetan jarri gara, eta gaztelekuen eta parte hartzen duten udaletako gazteria sailekin hitz egin dugu. Aurten Eibar, Arrasate, Zumarraga, Azpeitia, Zarautz, Donostia, Irun eta Hondarribira iritsiko da programa. Formatua antzerako samarra izango da guztietan: doako masterclass pedagogiko bat izango da, herriko kantari bat, nazio mailako edo nazioarteko artista baten emanaldia, DJa eta un Photocalla.

PROGRAMA

 

16.00  Masterclass de Rap ‘LA BASU’-rekin

Elenea Caballero, La Basu ezizenez ezagunagoa, Bilbon jaio eta hazia. Musika zale amorratua da, eta rap, soul, dancehall, reggae, R&B, rock, punk eta flamenkoa atsegin ditu gehienbat. 90eko bukaeran ezagutu zuen hip hoparen kultura, eta 1999an, neskek osatutako lehenengo taldea osatu zuen, «Jungla Urbana» deitua, eta kontzertuak ematen hasi zen Euskal Herrian. Garai hartan ez zen ohikoa emakumeak rap abestiak egiten ikustea.

 

18:00 Photocall + opariak

 

18:30 ANE JURADO

 

Ane Jurado Azpeititarra, 18 urte eta musika solista jarduten du. (Gitarra akustika eta ahotsa)

 

19:15 BRISA FENOY

Algecirasko (Cadiz) konposatzaile, ekoizle eta kantari gaztea da. Bere pop elektroniko berezia abestien hitz ausarten, ahots pertsonalaren eta punta-puntako soinuen emaitza da. Brisa unibertsoak askatasuna, konpromisoa, tendentzia eta arriskua bateratzen ditu.  Laburbilduz, benetakotasuna.

 

20:30 IBAN GARCÍA DJa

 

Iban Garcia youtuberra, instagramerra, aktorea, aurkezlea eta DJa da.

 

Azkoitiar artista gazte hau ikasle geldiezin, gogotsu eta dibertigarria da, teknologia berrien jarraitzaile sutsua, ikasketak telebistako eta irratiko lanarekin eta Dj jarduerarekin bateratzen dituena, betiere euskararen erabilera sustatuz.

 

Lehenengo jardunaldia ekainaren 30ean izango da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bertan elkartuko dira Brisa Fenoyren zuzeneko musika, Ane Jurado azpeitiar artista, La Basuk emandako rap masterclassa, eta amaitzeko, diskofesta Iban Despertavlogs youtuberrrarekin.

 

Gipuzkoan Gazte programa LadyRed Management sustatzaileak diseinatu eta zuzentzen du. Enpresa horrek esperientzia luzea du gazteentzako kultur programazioa antolatzen, harreman ugari ditu artista hasiberriekin, eta lankidetzan aritzen da etengabe udaletako gazteria sailekin.

XX

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ HONDARRIBIA BILBAO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ HONDARRIBIA BILBAO
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago