MUSIKA

NATS NUS
Poesia dantzatua
Teatro-izaerak eta samurtasunak erdi bana osatzen dute Nats Nus konpainia katalanak sortutako antzezlan honen esentzia. Osagai horiek erabiliz, mugimenduaren bidez kontatutako maitasun istorioa aurkezten du.
Antzerkiaren eta dantzaren arteko erdibidean, clownaren eta komediaren artean. Nats Nus konpainia katalanaren ‘En attendat L’Inattendu’ ikuskizunak lengoaia horiek guztiak elkartzen ditu, Toni Mira eta Claire Ducreux dantzariak protagonista dituen istorio batean. Maitasuna da muntaiaren abiapuntua, eta samurtasuna eta umorea bere osagaiak. ‘Poesia isila’ deritzote eurek.
Bi protagonistak esparru desberdinetatik datoz (Claire clown-etik eta Mira dantza garaikidetik) eta bien arteko topaketak aberastu egin du ikuskizuna. “Bakoitzak normalean antzezten duen pertsonaia bat ekarri du. Haien arteko maitasun istorioa da, baina baita dantza ulertzeko bi modu desberdinen artekoa ere”, azaldu du Nats Nus konpainiaren arima den Mira dantzariak.
“Oso ikuskizun poetikoa da. Ez hiztegiak adierazten duen esanahian, baizik eta iradokitzen duen guztiagatik, nork bere interpretazioak ateratzeko bide ematen du eta”, gehitu du aktoreak.
Idatzi gabeko poesia, bai dantzaren zaleei eta baita ez direnei ere gustatuko zaiena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago