MUSIKA
Ruslan Shchegolkov
Photo: Ruslan Shchegolkov
Testua: Jonan Hernández

LA TROBA KUNG-FÚ
Santalegría (2013)
Poesia dantzagarria, rumbaren erritmora
2014-10-21
Testu zainduak eta rumba katalana nahasten dira La Troba Kung-Fúren musikan, Dusminguets-en sortzaile eta Amparanoia-ren kolaboratzaile izandako Joan Garrigak sortu duen proiektua. Hiru disko bete ditu jada haren poesia dantzagarriak, horietako berriena, 'Santalegría' (2013).

Ez da kasualitatea La Troba Kung-Fú bezalako bidegurutze musikal bat Bartzelona sortu izana ete bere sortzaileak hiri hura 90eko hamarkadaren erdialdean izan zen kultura-mosaikoan aritu izana, garai harta mundu osoko musikaria nahasten baitziren bertan kaleetan. Giro horretatik edan zuen Joan Garrigaren akordeoi diatonikoak, Dusminguets bikainen sortzaile eta Amparanoiaren kolaboratzaile izandakoa. Marià Roch (Los Sencillos eta Jarabe de Palo taldeetako kide ohia) baxu-jotzailearekin batera sortu zuen orain aurkezten ari de rumbazko koktel koloretsua.

La Troba Kung-Fú-ren soinuaren oinarria rumba katalana bada ere, bere kideen moldagarritasunak eta esploratzaile-espirituak bestelako soinuetara hurbiltzeko bide ematen dio taldeari, hala nola rokera, reggaera eta Balkanetako musikara. Horren guztiaren emaitzak bizirik eusten dio ijito katalanek duela mende erdi sortutako estiloari, erabat unibertsala agertuz aldi berean, 'Santalegría' (2013) lan berriak erakusten duenez.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago