MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MICHEL CAMILO
What's up?
Musikak josten dituen piano-jotzailea
2014-07-01
Dominikarra musikak josten dituen pianista dugu, duela 30 urte baino gehiagoz geroztik. Substratu latinoa eta are flamenkoa duen fusioa, Cliff Almond bateria-jotzailea eta Lincoln Goines baxu-jotzailearekin taularatzen den artista honen ezaugarria da. Bere azken diskoa dakar, What's up?.

"Ongi etorri Grammy saria irabazi duen Michel Camilo pianista, konpositore eta banda-buruaren webgune ofizialera". Hauxe da artista dominikarren etxe birtualerako sarbidean agertzen den mezua, ibilbide luzea esaldi bakar batean laburbiltzeko asmoz. Alferreko ahalegina, aipatu gabe uzten baitu Emmy saria ere irabazi duela, ekoizle iaioa dela, 'Calle 54' filmean parte hartu zuela, Tomatitorekin batera flamenkoan trebatu zela... 

Bere azken lana dugu 'What's up?' (Jazz Latinoko Album Onenarentzako Grammy Latinoa), piano bakarlari batez taxututako diskoa. Baina Getxon hirukote gisa taularatuko da, Cliff Almond bateria-jotzailea eta Lincoln Goines baxu-jotzailearekin batera. Horrela, aiseago eta errazago errepasatuko du, laurogeiko hamarkadaren erdialdeaz geroztik landu duen errepertorioa, Camilo jazzaren eta soinu latino, musika herrikoi, folklore eta soinu-banden erreferente bilakarazi duena. Musiken joskintzaren ikur.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
WHAT'S UP?
Dominikarra musikak josten dituen pianista dugu, duela 30 urte baino gehiagoz geroztik. Substratu latinoa eta are flamenkoa d... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago