MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MICHEL CAMILO
What's up?
GETXO JAZZ
GETXO JAZZ: MICHEL CAMILO TRIO
Dominikarra musikak josten dituen pianista dugu, duela 30 urte baino gehiagoz geroztik. Substratu latinoa eta are flamenkoa duen fusioa, Cliff Almond bateria-jotzailea eta Lincoln Goines baxu-jotzailearekin taularatzen den artista honen ezaugarria da. Bere azken diskoa dakar, What's up?.

"Ongi etorri Grammy saria irabazi duen Michel Camilo pianista, konpositore eta banda-buruaren webgune ofizialera". Hauxe da artista dominikarren etxe birtualerako sarbidean agertzen den mezua, ibilbide luzea esaldi bakar batean laburbiltzeko asmoz. Alferreko ahalegina, aipatu gabe uzten baitu Emmy saria ere irabazi duela, ekoizle iaioa dela, 'Calle 54' filmean parte hartu zuela, Tomatitorekin batera flamenkoan trebatu zela... 

Bere azken lana dugu 'What's up?' (Jazz Latinoko Album Onenarentzako Grammy Latinoa), piano bakarlari batez taxututako diskoa. Baina Getxon hirukote gisa taularatuko da, Cliff Almond bateria-jotzailea eta Lincoln Goines baxu-jotzailearekin batera. Horrela, aiseago eta errazago errepasatuko du, laurogeiko hamarkadaren erdialdeaz geroztik landu duen errepertorioa, Camilo jazzaren eta soinu latino, musika herrikoi, folklore eta soinu-banden erreferente bilakarazi duena. Musiken joskintzaren ikur.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
WHAT'S UP?
Dominikarra musikak josten dituen pianista dugu, duela 30 urte baino gehiagoz geroztik. Substratu latinoa eta are flamenkoa d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
Zer gertatuko zen Miles Davis estatubatuarra Kuban jaio izan balitz? Ideia horretara hurbiltzen dira Sketches of Latin Miles... (gehiago irakurri)
MOISÉS P. SÁNCHEZ
Moises P. Sánchez jazz-musikaria konpositore, ekoizle, pianista, inprobisatzaile eta moldatzaile gisa aurkezten da, baina eti... (gehiago irakurri)
IMMANUEL WILKINS QUARTET
Jazz eszenak bizirik jarraitzen du Immanuel Wilkins bezalako artisten agerpenari esker; pianoa, kontrabaxua eta bateriarekin ... (gehiago irakurri)
CAMILLE THURMAN
New Yorkeko Camille Thurman saxofoi-jole, abeslari eta konpositorea jazzaren talentu berrien artean nabarmentzen da, eta ibil... (gehiago irakurri)
Zer gertatuko zen Miles Davis estatubatuarra Kuban jaio izan balitz? Ideia horretara hurbiltzen dira Sketches of Latin Miles... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago