MUSIKA
Testua: Azkuna Zentroa

OLA MACIEJEWSKA
LOIE FULLER: RESEARCH
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA: 'LOIE FULLER: RESEARCH' - © Lucas Santos
'Loie Fuller: Research' lanean, Ola Maciejewska koreografoak kritikoki bereganatu du Loie Fuller-ek (Illinois, 1862-Paris, 1928) asmatu zuen "soineko dantzaria"; dantzako artisten artean modernismoko berritzaileenetako eta ezagunenetako bat izan zen hura.

'Loie Fuller: Research' jolasean dabil etengabe eraldatzen diren formak eta egoerak antolatzen. Ikusleen aurrean zabaltzen den ariketa-segida bat da, eskultorikoa (soinekoa) eta hura zizelkatzen duen pertsona harremanetan jartzen dituena. Ez du gauzekiko harreman fisikoa indartu nahi; harreman hori ikusgarri bihurtzen duten formak bideratu nahi ditu ordea. Forma jasotzen duen materiaren mugimendua estimulatzeko gorputz-praktika bat da, giza gorputzaren eta objektuaren arteko harremanaren emaitza gisa azaleratzen den mugimendua: "soineko dantzaria".

Ola Maciejewska koreografoa da; Polonian jaio zen eta Parisen bizi da. 2012an Utrechteko Unibertsitateko Antzerki Garaikide eta Dantzako masterra eskuratu zuen. Zenbait ikerketa akademiko egiteaz gain, Maciejewskak hauek egin ditu: 'Loie Fuller: Research' (2011) pieza, Frantzian –2017ko udazkenean Lyongo Biurtekoan–, Suitzan, Kanadan, Polonian, Holandan edo Portugalen aurkeztua, eta 'Bombyx Mory' (2015), Pariseko Les Inaccoutumés Jaialdiaren barruan La Menagerie de Verre-n estreinatua eta, besteak beste, Bruselako Kaaitheatre, Oportoko Museo Serralves, Vienako ImPulsTanz eta Bartzelonako Mercat de les Flors espazioetan eta testuinguruetan gauzatua. 2016tik 2018ra, Maciejewska Normandiako Caengo Zentro Koreografiko Nazionalari (Frantzia) lotutako artista izan da. 'Dance Concert' izeneko haren lan berria Taiwango Taichung Teatro Nazionalean estreinatu da, eta 2018ko udazkenean Parisko Pompidou Zentroan erakutsiko da, Udazkeneko Jaialdiaren barruan.

Fitxa artistikoa
Sorkuntza : Ola Maciejewska
Kolaborazio artistikoa: Judith Schoneveld
Enkargupean​: TENT Rotterdam (NL)
Zeebelt Theatre (NL) -ren babesarekin.
Premiere: TENT, Rotterdam (NL), 2011
Iraupena :  40 min

PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:
PhotoGallery: OLA MACIEJEWSKA:

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago