MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

BONGO BOTRAKO
Parrandazale eta konpromisozaleak
Estreinako lanean uztartu zituzten kaleko espiritua, positibismoa, desinhibizioa eta jai-giroko musika jamaikarrarekiko zaletasuna oso-osorik mantendu dituzte 'Revoltosa' albumean. Egoera ekonomikoa ere han-hemenka ageri da "Hey chipirón..." plazaratu zuen talde katalaren bigarren lanean.

"Hey, chipirón! Todos los días sale el sol, chipirón!". Errepika honen babespean, Bongo Botrakok leku ederra lortu zuen duela bi urte musikaren esparruan, lehendabiziko diskoa kaleratu zuenean. Baina orain zuzen-zuzenean aurkeztu behar du bigarren lana, 'Revoltosa'. Dendetara azaroaren 12an iritsi zen, Amparo Sánchezek ekoitzita eta Kaki Arkarazok grabatu, nahastu eta masterizatuta.

Lan honetan, Tarragonako taldeak ahalegin berezia egin du giro ona, itxaropena eta positibismoa zabaltzen jarraitzeko, egungo egoera ekonomiko eta sozial latzaren gainetik, baina egoera honi bizkar eman gabe, kontsumismoaren eta diruzaletasunaren ondorio gaiztoei buruzko testuak medio. Erritmo jamaikarrek eta soinu latinoek distira eta berotasuna ematen diote proposamen mestizo parrandazale eta konpromisozale honi, bizitza arrosa kolorekoa ez dela eta askatasunak inork oparitzen ez dituela gisako baieztapenak tarteko direla. Halere, hauen kontzertuak benetako ospakizunak izan ohi dira.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago