MUSIKA

CLARISSE ('ALAS CORTADAS')
Haize berriak mugaldetik
Estibaliz eta Miguel Moyano dira 2007. urtetik Clarisse talde getxotarraren buruak. Pop-aren, rock-aren eta mugako soinuen arteko fusioa bilatu dute 'Alas cortadas' estreinako diskoan. Lanak moldaketa ugari ditu, emakumezko ahots bikainaren indarra eta arrakasta komertzialerako hornitua dago.
Noiz edo noiz talde berri bati ongietorria emateko garaia izaten da. Heldu berria Clarisse bezalako taldea bada, akorde bakoitzean ilusioa eta freskotasuna darion taldea, merezi du haien proposamena entzuteko astia hartzea.
Clarisse-ren xarma mugaldeko soinuez zipriztindutako pop-doinu zainduetan datza, hori guztia Estibaliz Moyano abeslariaren ahots epel eta adierazkorrak lagundurik. Harekin batera jardun du taldea sortu zenetik Miguel Moyanok (gitarra), eta biei Albaro Alonso (bateria ) eta Javi Martin (baxua) elkartu zitzaizkien geroago.
Entzuleen zein kritikarien aldetik harrera ona izan zuen sei abestiz osatutako lehen ‘demo’-aren ondoren, ‘Alas cortadas’ lehen albuma heldu da, Andoaingo Garate estudioan grabatua Kaki Arkarazoren ekoizpenarekin; lanak mugaldeko soinuen eragina duten 12 pop abesti on biltzen ditu, horizonte berrien bilaketa iradokitzen duten testu zainduekin.
“Denbora luzea eman dugu kantu hauetan lanean eta oso ilusionatuta gaude emaitzarekin”, aitortu du Estibalizek berak taldearen hastapenak gogoan; izan ere, Clarisse 2007an sortu zen eta kontzertu ugari eman du eman du hainbat pub eta areto txikitan. Orain hegoak zabaltzeko garaia dute.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen han... (gehiago irakurri)
GETXO
GETXO FOLK
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen han... (gehiago irakurri)
GETXO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen han... (gehiago irakurri)
GETXO
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago