MUSIKA
Testua: Kmon

AHOTSENEA (DURANGOKO AZOKA)
Durangoko Azoka
DURANGOKO AZOKA (DA!)
Durangoko Azokak 50 kontzertu eskainiko ditu Ahotsenean
2021-11-11
Emanaldiak abenduaren 4tik 8ra egingo dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ibilbide luzeko musikariak eta hasiberriak hartzen ditu barne aurtengo programazioak.

Musikazale eta kontzertuzaleek eskaintza anitza izango dute Durangoko Azokako edizio honetan. Ahotsenea gunean 50 kontzertu antolatuko dira abenduaren 4tik 8ra arte, hau da, egunero hamar kontzertu eskainiko dira, goizeko 11:00etatik hasita 22:00ak arte. Sarrera doakoa izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea, aforoa bete arte. Kontzertuak Plateruena espazioan antolatuko dira, Azoka egunetarako irekiko baita, bertan Ahotseneako kontzertuak antolatu daitezen, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

 

Taldeei dagokionez, aurten ere aniztasuna izango da nagusi Azokako kontzertuetan. Musika-estilo askotariko 50 banda igoko dira Ahotseneako eszenatokira: rock, pop, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia, flamenkoa, bakarlariak... Musikari batzuek euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute Azokan, eta beste batzuk ibilbide luzeko taldeak izango dira, Azokan behin baino gehiagotan euren lanak aurkeztu dituztenak. Guztiek ordu erdiko tartea izango dute euren lan berria aurkezteko. Zuzeneko guztiak streaming bidez eskainiko dira zuzenean, www.durangokoazoka.eus webgunean.

 

Egunez eguneko egitaraua honakoa izango da:

 

Abenduak 4: Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces & Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari.

 

Abenduak 5: Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Fufu, Kai Nakai, Sueder eta Lotura.

 

Abenduak 6: Trigger, Jabi Patxon & Kofradia Beltza, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel.

 

Abenduak 7: Ekiñe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin' Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.

 

Abenduak 8: S.A.D., Birkit, Astoturfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Txelu Angoitia
DURANGOKO AZOKA
Durangok berriz hartuko du euskal sorkuntzaren epizentroa. Abenduaren 5etik 8ra, 60. Durangoko Azokak bere ibilbideari keinu ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO AZOKA
Azaroaren 17tik abenduaren 4ra, Euskal Herriko 19 liburu-dendatan 22 aurkezpen egingo dira, Durangoko Azokaren atariko litera... (gehiago irakurri)
DURANGOKO AZOKA
Durangoko Azoka euskal kulturaren epizentro bihurtuko da berriro ere, abenduaren 5etik 8ra egingo den 59. edizioari esker, 'H... (gehiago irakurri)
DURANGOKO AZOKA
Iazko edizioan Sormen Beka irabazitako lana da. Azokako online denda ere bigarren egunez egon da martxan. (gehiago irakurri)
DURANGOKO AZOKA
Durangoko Azokaren 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra egingo da. Kontzertuak eta bestelako emanaldiak streaming bidez ere ikusi ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO AZOKA
Sortzaileak eta kultura arloko profesionalak elkarrekin harremanetan jarri du Durangoko Azokak, abenduaren 1etik 5era, Da! Pr... (gehiago irakurri)
DURANGOKO AZOKA
Produktuak erosteko aukera egongo da Euskal Herri osoko 141 liburudendatan, urtarrilaren 8ra arte. 55. edizioak bere aurreiku... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago