MUSIKA
Testua: Kmon

MUSIKA BULEGOA SARIAK 2018
Musika Bulego Elkartea
Musika Bulegoa Sariak 2018
2018-09-23
Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioko sari ematea azaroaren 27an egingo da Iruñan. 68 proposamenen aurkeztu dira Euskal Herriko musika sektorean diharduten profesionalen lana sustatzea helburu duen sariketa honetara eta horien artean bost nabarmenenak hautatuko beharko ditu epaimahai espezializatu batek.

Beste batzuk ez bezala, sari hauek ez dute lehiaketa izaerarik ezta estiloaren araberako kategoriarik ere, aurkeztutako lanek bete beharreko baldintza bakarra 2017ko iraila eta 2018 abuztua bitartean argitaratuak izatea baita. Sari emate ekitaldia Iruñako Baluarten antzokian egingo da, azaroaren 27an 19.00etan.

Ekimenak Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea aitortzea du helburu, musikarien beraien eta sektoreko gainerako profesionalen lana sarituz, ikusleak eta gizartea orokorrean musika sektorearen garrantziaz sentsibilizatzen laguntzeaz gain. Epaimahaiak emandako bost sariez gain, bi golardo berezi daude, bat sariketa antolatzen duen Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) emandakoa eta bestea Etxepare Institutuak sustatzen duena, iaz Berri Txarrak taldeak irabazi zuena.

Aurreko bi edizioetan saritutakok honako hauek izan dira: Juanjo Mena (Berlingo Orkestra Filarmonikako zuzendaria), Angel Unzu (Duos), Amorante (Amorante), Rural Zombies (Bat), Ruper Ordorika (Guria Ostatuan), Ramon Lazkanoren zuzeneko lana (Festival d´Automne à Paris-Portrait), Elena Setien (Dreaming of Earthly Things) eta Zuhainpeko Soinuak. Horrez gain, EHMBEk sari berezi bana eman zien Audiolab eta Jazzargia elkarteei.

Sarituek 3.000 euro eta Fernando Mikelarena artistak sortutako eskulturaren kopia jasotzen dute. Musika Bulegoa Sariak EHMBEren ekimena dira, eta Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Iruñako Udalaren eta Etxepare Institutuaren babesa dute.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
MUSIKA BULEGO ELKARTEA
Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatu du, Euskadiko Antzoki Sarearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Zu... (gehiago irakurri)
MUSIKA BULEGO ELKARTEA
Euskal sorkuntza musikala sustatzen duten Musika Bulegoa Sarien emate ekitaldia. Ramon Lazkano, Juan Ortiz, Elena Setien eta ... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago