MUSIKA
Testua: Kmon

BESTE BAT! ZIRKUITUA
Musika Bulego Elkartea
Zuzeneko 250 emanaldi eskainiko ditu Beste Bat! zirkuituak
2020-11-26
Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatu du, Euskadiko Antzoki Sarearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Zuzeneko arteak suspertzea du helburu 50 aretora iritsiko den ekimenak.

Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak (Musika Bulegoak), Euskadiko Antzoki Sarearen (Sarearen) lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, BESTE BAT! Zuzeneko Arteen Zirkuitua ekimena jarri du abian, kultura sustatzeko, agertokietara itzultzeko , erritmoa berreskuratzeko, sormena bultzatzeko eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzeko.

Hala, 2020ko azaroan eta abenduan eta 2021eko urtarrilean eta otsailean, hainbat arte-diziplinatako 250 emanaldi baino gehiago eskainiko dira BESTE BAT! zirkuituan. Gehienak musika-kontzertuak izango dira (% 80), baina antzezlanak, dantza-ikuskizunak eta zirku-funtzioak era badira egitarauan. Bizkaiko, Arabako eta, batez ere, Gipuzkoako areto eta antzokietan eskainiko dituzte.

Musika-emanaldietan artista ospetsuak ikusiko ditugu oholtzan, hala nola Izaro, Belako eta Ruper Ordorika, baita musikari hasiberriak ere, Hakima Flissi, Maren, Idoia Asurmendi, Verde Prato eta Sara Zozaya, esaterako. Antzerkiaren atalean, izen handiko konpainiak daude egitarauan, besteak beste, Tanttaka Teatroa, Markeliñe eta Pirritx Porrotx eta Mari Motots. Dantzari dagokionez, erreferente diren euskal konpainiak ere zirkuituko partaide dira: Dantzaz eta Kukai. Oliver Magoak eta The Funest Troup taldeak zirku-ikuskizunak eskainiko dituzte.

 

Ikusleak aretoetara eramatea

 

Askotariko diziplinak biltzeaz eta emanaldi ugari eskaintzeaz gain, BESTE BAT! Zuzeneko Arteen Zirkuituak badu beste ezaugarri nabarmen bat euskal arte eszenikoen egungo panoraman: emanaldi guztiak zuzenekoak izango dira, artistak eta publikoa Euskadiko areto eta agertokietan berriro elkartzea baita egitarauaren xedea.

Bestalde, aipagarria da emanaldien % 70 baino gehiago euskaraz izango direla.

Zirkuituari buruzko informazio ofiziala eta agenda eguneratua www.beste-bat.eus webgunean daude ikusgai. Ikuskizunetarako sarrerak BESTE BAT! ekimenean parte hartzen duten aretoetan erosi behar dira.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
MUSIKA BULEGO ELKARTEA
Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioko sari ematea azaroaren 27an egingo da Iruñan. 68 proposamenen aurkeztu dira Euskal H... (gehiago irakurri)
MUSIKA BULEGO ELKARTEA
Euskal sorkuntza musikala sustatzen duten Musika Bulegoa Sarien emate ekitaldia. Ramon Lazkano, Juan Ortiz, Elena Setien eta ... (gehiago irakurri)
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ HONDARRIBIA DONOSTIA-SAN...
AIARA FEST
Paisaia berdez eta naturaz inguratuta, Aiara Fest jaialdia Amurrion egingo da lehen aldiz, maiatzaren 30ean eta 31n. Euskadir... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxo Jazzaren 48. edizioak 18 emanaldi hartuko ditu uztailaren 2tik 6ra. Rhoda Scott, Paquito D 'Rivera, Joe Lovano, Cécile ... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 20tik 22ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onenek... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago