MUSIKA
©Javier Nadal
Photo: ©Javier Nadal
Testua: Kmon

Mamma Mia! musikalak ABBAren espiritua ekarriko du Bilboko Arriaga Antzokira
2025-06-11
Ikuskizuna Mamma Mia! musikalaren ekoizpen berri bat da, Bilbon ikusi ez duguna, eta hiru denboraldi daramatza sekulako arrakasta izaten Madrilgo Gran Vían, non 800.000 pertsonatik gora liluratuta utzi dituen. Musikalak Donnarena egingo duen Verónica Ronda buru duen antzeztalde handi bat du, eta harekin batera arituko dira Tanya eta Rosie interpretatzen dituzten Beatriz Ros eta Ylenia Baglietto.

Donna eta Dinamoak Bilbora iritsi dira, Mamma Mia! produkzio berria aurkezteko. Ikuskizun musikal bikainak dantzan jarriko du Arriaga Antzokiko publikoa, abuztuaren 14tik, ostegunetik, irailaren 21era, igandera. Verónica Rondak Donna protagonistarena egingo du, eta bere lagun bereizezin Tanya eta Rosie Beatriz Rosek eta Ylenia Bagliettok hezurmamituko dituzte; haiek eman dute ezagutzera ABBA suediar taldearen musika ahaztezina duen musikal handia. Ikuskizun zirraragarri eta hunkigarri hau ez da Bilbora izenburu berberarekin beste batzuetan etorri dena, beste muntaketa bat da, eta bost aste pasatxo izango da ikusgai Arriaga Antzokian, Aste Nagusia barne hartuta.

 

Mamma Mia!-ren ekoizpen berriak eszenografia, jantzi eta koreografia originalak ditu, baita letra eta moldaketa musikal berrituak ere. Musikalak 800.000 ikusle baino gehiago utzi ditu liluratuta Madrilen arrakasta handia izan duten hiru denboralditan, non egun bakoitza zinezko festa bat den. Ikuskizuna ABBAren 23 abesti arrakastatsuenetan oinarritua dago eta hortaz "Dancing Queen", "Gimme Gimme Gimme", "Chiquitita", "The Winner Takes It All", "Voulez Vous", "S.O.S", "Super Trouper" edo "Thank you for the music" entzungo dira, besteak beste. Horrela, Mamma Mia! komedia musikalean, inork ezin dio eutsi abesteko, dantzatzeko eta hunkitzeko bulkadari. Horrez gain, musikalak kontatzen duen istorioa amei eta alabei, maitasunari eta lagun zaharrei egindako omenaldi bat da. Horrela, adin eta publiko mota guztientzat da egokia, bikotekidearekin, lagunekin edo senideekin gozatzeko modukoa.

 

Ikuskizun hau ATG Entertainment-en produkzio bat da, SOM Produce barne hartu duen taldea. SOM Arriaga Antzokian arrakasta izan duten beste musikal batzuez arduratu da, hala nola Priscilla Reina del Desierto, West Side Story eta Chicagoz. Proposamenaren kalitateari eta publikoaren konfiantzari esker, Antzerki Musikalaren Sarietan Koreografia Onenaren saria jaso du, besteak beste.

 

Sinopsia

Donna ama ezkongabe eta independente bat da, zeinak hotel txiki bat baitu Greziako uharte idiliko batean. Bakarrik hezi du bere alaba Sophie, zeina laster ezkontzekoa baita. Inork jakin gabe, Sophiek amaren egunerokoa irakurtzen du eta hiru maitalerekin topo egiten du: hiru aita posible! Ziurgabetasun horrekin amaitzeko, hiruak ezkontzara gonbidatzea erabaki du. Kaosa bermatuta dago Donnaren aspaldiko lagun onenak agertzen direnean. Berriz elkartzen direnean, bai barrea, bai zirrara eragingo digute, maila berean.

Oholtza gainean, Donnak, Taniak, Rossiek, Sophiek, Skyk, "hiru aita posibleek" eta antzeztaldeko 27 kideek musikal batean inoiz azaldu den istorio dibertigarriena eta maitagarriena kontatuko digute.

Egundoko musikala

Londresen estreinatu zenetik 25 urte igaro diren arren, Mamma Mia! antzerkian inoiz ikusi den fenomeno handienetako bat da oraindik ere. 15 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta 70 milioi ikusle baino gehiagok txalotu dute mundu osoan. Zinemara ere eraman zuten, eta filmaren arrakasta egundokoa izan zen. Espainiar Estatuan ere arrakasta handia izan du musikalak, 2004an estreinatu zenetik, eta 20 urte daramatza hiru produkzio desberdinekin arrakasta izaten. Orain, Mamma Mia!ren produkzio berri honi esker, Bilbo Greziako uharte idilikora joango da berriro ere, urteko ezkontzara joateko, pertsonaiekin maitemintzeko eta euren energia positiboarekin kutsatzeko. Uda honetan, Arriaga Antzokia festa zoragarri baten epizentro bihurtuko da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ HONDARRIBIA DONOSTIA-SAN...
INKESTAS ROCK
Inkestas Rock Festival 2025 irailaren 12an eta 13an egingo dute Larrabasterrako Urgitxieta plazan, Sopelan (Bizkaia). Aurtengo kartelean Whiskey Monster, Holy Rippers, Alkupera, Raging ... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Paisaia berdez eta naturaz inguratuta, Aiara Fest jaialdia Amurrion egingo da lehen aldiz, maiatzaren 30ean eta 31n. Euskadir... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxo Jazzaren 48. edizioak 18 emanaldi hartuko ditu uztailaren 2tik 6ra. Rhoda Scott, Paquito D 'Rivera, Joe Lovano, Cécile ... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 20tik 22ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onenek... (gehiago irakurri)
Datorren hilabetean hasita eta uztailera arte, kalea izango da Getxoko kultura agerto... (gehiago irakurri)
ERMUA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago