MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

BIDE ERTZEAN
77
Doinu berria, bake hotzari jarria
Ubeda anaiak (Deabruak Teilatuetan-eko kide ohiak) buru dituen Tolosako taldeak inork baino hobeto uztartu ditu pop doinu atseginak eta euskarazko testu poetikoak. Hala egin du 1988tik hona, betiere folkaren eragin nabarmenarekin. '77' du izenburu bere disko berriak.

Norbaitek, edo zerbaitek, bidegabe jokatu du Bide Ertzeanekin. Gezurra dirudi Tolosako taldeak Euskal Herrian oraindik audientzia handiagorik ez bereganatu izanak, kontuan hartzen badugu nolako potentziala duen, nola menderatzen duen melodia, euskaraz aritzen dela, poesia duela erreferentzia eta osagai, eta memoria historikoa bezalako gai korapilatsuetan bustitzen dela. Agian entzule asko ez daude prestaturik pop bikainez eta testu mamitsuz beteriko errepertorioa dastatzeko, salbuespen distiratsua euskarazko eszenan.

 
Edonola ere, Ubeda anaiek eta Karlos Aranzegi bateria-jotzaileak ez dute etsi; hirukote formatua berreskuratu eta zuzenean grabatu dute (estudioan) '77', aurrekoak baino gordinagoa den diskoa. Bederatzigarrena dute 15 urtetan, jendearen gustu ona bereganatzeko bederatzigarren oldarra, 1977aren ondorengo "bake hotzari" melodia jartzeko modua, urte hartan haien senide bat hil baitzuten polizia-kontrol batean. Hari musikala baino askoz gehiago. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
ZUTAZ KANTATZEKO
Dotorezia, savoir faire, pop rockaren taxu klasikoak, euskarazko hitz zuzenak eta bokazio poetikoa ondo bilduta ageri dira, ‘... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago