MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

SMILE (GETXO)
Out of season
Surfetik harantzago
Getxoko taldea Mendebaldeko Kostaldearen jarraitzaile sutsua da, eta surf estetika eta musikari lotua dago 2005ean lehen albuma kaleratu zuenetik. 'Out of season' hirugarren Lp-an pauso bat aurrera eman du, segurtasun eta heldutasun handiagoa azalduz. John Franks ingelesa da taldeko burua.

 

Smile-k 2007an debutatu zuen 'Painting the sun one colour'-ekin. Estatubatuar ukituko diskoa zen hura, contry zipriztinak ahotsen euskarri gisa erabiltzen zituena, betiere melodiaren bila eta poparen eragin nabarmenarekin. Taldeko kideek aitortu zutenez, 60ko hamarkadako pop-ak, AEBetako Mendebaldeko Kostako hippien soinuek eta 70ko urteetan arrakasta izan zuten ahots-armoniek aztarna utzi zuten beraiengan.

Sei urte geroago, 'Out of season' kaleratu dute, taldearen hirugarren Lp-a. Eta arestian esandakoak, hein handi batean, bere horretan dirau Donibane Lohitzunen eta Sopelan grabatutako lan honetan. Hala ere, John Franks ingelesak, hasieratik taldearen izan denak, heldutasun handiagoa azaltzen du konpositore gisa. Eutsi egiten dio surf kulturarekiko loturari, baina orain ez da agerikoa; bere abestiak serioagoak bilakatu dira. Popa eta folka ez dira desagertu, baina itxura gordinagoa hartu dute. Eta hori guztia oso ona da. Smile hazi egin da. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago