MUSIKA

KREATOR
Iluna, muturrekoa eta azkarra
Hilobiaz haraindiko izaki eta munstroak ageri dira thrash-metal ospetsu eta sendoaren gailurrean dagoen Alemaniako banda honen azken lanaren (13.a, 'Phantom Antichrist') azalean. Duela 30 urte, Essen hirian lehen jardunak egin zituztenean, speed-metala izan zen beren hasierako aukera.

Alemania mendebaldeko Essen hirian saioak egiten hasi eta 30 urte geroago, Kreator taldearen ospea gorantz doa etengabe. Taldeak ez zuen izenik hartu 1984a arte. Tormentor izenaz bataiatu zuten orduan, baina hurrengo urtean oraingo izendapena hartu zuen.

Izen-dantza gaindituta, laukotea thrash-aren eredu gorena bilakatu da gaur egun, 'Phantom Antichrist' argitaratu berri dien disketxearen babesari esker. Album honetan (13a), Antikristoak, heriotza, gorrotoa, infernuak eta desagertutako zibilizazioak ardatz dituzten kantuak dira nagusi, orain arte mina, odola, gezurra eta indarkeria agerian zituen kantutegi ilunari itzal berriak erantsiz. Epika iluna muturreko errepertorio azkarraz baliatzen da, gitarren aztarna sakona, Mille Petrozzaren ahotsa eta Jürgen Reilen bateriak eragindako hardcore-erritmo bizi-biziak tarteko direla. Bi horiek dira jatorrizko taldeko kide bakarrak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago