MUSIKA
Testua: Teatro Arriaga

LOS ESCLAVOS FELICES
Teatro Arriaga
"Los esclavos felices", Arriaga Antzokia.
2017-01-24
Bi emanaldi-egun, desberdinak baina bata bestearen osagarriak, Juan Crisóstomo de Arriagaren musikari eta emozioei buruz; konpositore bilbotar bikainari hedadura garaikidea ematen diote, bere jaiotegunarekin, duela 210 urte (1806ko urtarrilak 27), bat eginez. Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria, Calixto Bieito erakundeko arduradun artistikoaren zuzendaritzapean.

Gure antzokiari izena ematen dion maisuaren musika zoragarriaren interpretazio honek egungo gizarteari buruzko gogoeta egitera behartzen gaitu, izenburutik bertatik hasita, gizarte aurreratuetan norbanakoaren mundu garaikidera, gure mundura, azken batean, bidaia ironiko bat eginez.

Sarah Derendinger zinemako eta telebistako zuzendari abangoardistak parte hartuko du bi egunetan eskainiko den poema sinfoniko honetan.

Lehenengoa Arriagako harizko laukoteetan oinarrituta dago eta “happening” gisa, ikusleak gonbidatuko ditu Antzokiko toki desberdinetan barrena ibiltzera, bidaia mental eta fisiko horretan, parte hartuko duten taldeen emanaldiek laguntzen dieten bitartean.

Eta, bigarrenean, publikoa aretoan dela, Arriagaren obra sinfonikoa eta bolaka interpretatuko da, zeinak, azken galderara garamatzan, hots, zoriontsuak al gara geure esklabotzan?

 

Arriaga Antzokiaren produkzio berria


Segur aski asko interesatuko zaizu...
TEATRO ARRIAGA
JUAN CRISOSTOMO DE ARRIAGA (1806 - 1826) (gehiago irakurri)
The Mountain (Jordi Soler)
TEATRO ARRIAGA
Arriaga Antzokiak, Euskadiko Orkestrarekin elkarlanean, Die ersten Menschen (Lehen gizakiak) opera ekoitziko du, Calixto Biei... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA
Arriaga (Bilbo) eta Fernán Gómez (Madrid) antzokiek ekoitzi dute 'El viaje a ninguna parte', Fernando Fernán Gómez handiaren ... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA
Arriaga (Bilbo) eta Fernán Gómez (Madrid) antzokiek ekoitzi dute 'El viaje a ninguna parte', Fernando Fernán Gómez handiaren ... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA
- Erresuma/Kingdom/Reino euskaraz zein gaztelaniaz estreinatuko da, aktore handiak izango ditu, eta azpimarratzekoa da ere Be... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA
Arriaga (Bilbo) eta Fernán Gómez (Madrid) antzokiek ekoitzi dute 'El viaje a ninguna parte', Fernando Fernán Gómez handiaren ... (gehiago irakurri)
TEATRO ARRIAGA
Arriaga (Bilbo) eta Fernán Gómez (Madrid) antzokiek ekoitzi dute 'El viaje a ninguna parte', Fernando Fernán Gómez handiaren ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago