MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

CARMEN SOUZA
Live at Lagny Jazz Festival
Ezusteko 'lusafrikarra'
2014-07-01

Bere defendatzaileek Nina Simone, Billy Holliday, Sarah Vaughan, Carmen McRae, Joni Mitchell eta Ricki Lee Jonesen arteko hibridotzat aurkezten dute Carmen Souzaren ahotsa. Ez da huskeria. Baina konparazioaetatik at, aurreiritzirik gabe entzutea dugu onena. Cabo Verdeko gurasoak dituen kantari lisboarrak soberako nortasuna du, eta berezko estiloa duen proposamen dotorea sortu du. World-musiceko eta jazzeko osagaiak biltzen dituen jardun berezi horrek Afrikako eta Amerikako argien berotasuna du. Esandakoa: ez da huskeria, berezko sena baizik.

Horren froga dugu bere diskografia erakargarria. Berrikitan, 'Live at Lagny Jazz Festival' izenburuko lana kaleratu du, Frantzian zuzen-zuzenean grabatutakoa. Bertako 12 kantuek ezin hobeto islatzen dituzte hogeita hamar urte inguruko kantari honen ahots-trebetasuna, harikortasuna eta menperatzen dituen erregistroen aniztasuna. Musikaireko ikusle bat baino gehiago harrituta eta maiteminduta geratuko da ahots honekin.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
INTERCONNECTEDNESS
Cabo Verdeko sustrai emankorrei esker, Carmen Souza kantari portugaldarra world music... (gehiago irakurri)
MADRID
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago