MUSIKA

BELMONDO QUINTET
Jazzaren frantziar sustraia
Belmondo Quintent Europako jazz garaikidearen eszenako ezinbesteko erreferentzietako bat da. Taldearen sortzaileek, Lionel eta Stephane Belmondo anaiek, kritikarien eta entzuleen gorespena jaso dute 90eko hamarkadaren erdialdetik hona.

Lionel (saxoa) eta Stephane (tronpeta) Belmondo anaien musika esperientzia erabat gomendagarria da, bai jazz-zaleentzat eta bai musikaren eremu berriak esploratu nahi dituzten musikazale guztientzat.

Frantziako jazzaren abangoardiaren erakusle nagusiak, Europako eszenako erreferenteak eta B-Flat Recording zigiluaren bultzatzaileak, Belmondotarrek generoaren zaleen arreta bereganatu zuten iragan mendeko 90eko hamarkadaren hasieran Parisera bizitzera joan zirenetik. Hantxe hasi ziren aldi berean hipnotikoa eta sotila den berezko soinua taxutzen; horren lehen emaitza izan zen ‘Jazz at Reims’ estraineko diskoa, boskote formatuan grabatua. 

Ordutik hona, gorespenak eta sariak irabazten hasi ziren (tartean 1994ko Django Reinhardt Talde Onenaren Saria) ‘Hymne au Soleil’ album bikainarekin gorenera heldu zen ibilbidean; hain zuzen ere, disko hori berriz masterizatu eta argitaratu dute 2011ean. 



Segur aski asko interesatuko zaizu...
AIARA FEST
Aiara Festek bigarren edizioko kartela iragarri du, eta maiatzaren 29an eta 30ean egi... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
Musikari panamarrak uztailaren 19an joko du Lanuza-ko agertoki flotatzailean, Fotografías lan berria aurkezteko. Horrela, naz... (gehiago irakurri)
PIRINEOS SUR
Kultura arteko jaialdiaren XXXIII. edizioa uztailaren 9tik 26ra egingo da Lanuza urtegiaren gaineko agertoki flotagarrian, Ru... (gehiago irakurri)
ROCK IZAR
Plateruena–Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketako kontzertuak datorren larunbatean, maiatzaren 2an, abiat... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Aiara Fest 2026ko maiatzaren 29 eta 30ean itzuliko da Amurriora, bere proposamena sen... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
AMETX
Amorebieta-Etxanok kale-musikaz beteko ditu berriro bere kale eta plazak 2026ko ekainaren 19tik 21era, Haizetara Fanfarrien, ... (gehiago irakurri)
AREATZA FEST
Areatzako kuadrilla baten ekimenetik sortu zen 'Areatza Musik&Beer', musika eta artisau-garagardoa uztartzen dituen jaialdi b... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago