MUSIKA

HAIZETARA 2012
Musikarik onena plazara
Haizetara Kaleko Musikaren Nazioarteko Lehiaketak genero horretako nazioarteko talderik interesgarrienetako batzuk bilduko ditu beste behin. Hamar talde lehiatuko dira epaimahaiaren saria eta entzuleen sari berezia eskuratu nahian. Herria eszenatoki erraldoi bihurtuko da hiru egunez.

 

Pullup Orchestra

Bederatzi musikari suitzarrek osatutako talde honek ez du batere erreparorik brass banden tradizioa hip hop-arekin nahasteko. Haize-instrumentuek elektronikaren lekua hartzen dute, taldeak zuzenekoetan bereziki zabaltzen duen erritmo kutsagarriz osatutako koktelean. Hala ere estudioko lau lan ere argitaratu dituzte:  ‘10 for Franklin (2008), ‘Thanks to the opera’ (2009), ‘No matter’ (2010) eta ‘Oat’ (2011).

http://www.youtube.com/watch?v=npMVNerTI4k

http://pulluporchestra.ch

Sukar Brass Band

‘Romani’ herriaren kultura-ondarearen oinordekoak. Sukar Brass Band-en musikak antzina-antzinatik datorren tradizio baten esentzia gordetzen du bere baitan. Familia bereko lau musikari osatzen dute Costicä Panpiru buru du metal-atala. Taldearen tradizio familiarra ez da batere arraroa haren sorterri Zece Präjini-n. Errumaniako eskualderik txiroenetako bat da eta musika eguneroko bizimoduaren euskarri nagusietako bat da hango biztanleentzat.

http://www.youtube.com/watch?v=J4vgORl28jc&feature=relmfu

http://fanfareshukar.com

BadaBimBumBand

Jazza-a, dixieland-a eta funky-aren arteko erdibidean, baina baita musikaren eta antzerki-ikuskizunaren artekoan. BadaBimBumBandek Italiako kaleko taldeen tradizio luzearen lekukoa jaso du; banda horiek entzuleak bereganatzeko aparteko berezkotasuna azaltzen dute kalean eskaintzen dituzten emanaldi koloretsuetan. Sandro Tani saxofoi-jotzailea (Italiako Orchestra Giovanile-eko kide ohia) du buru zuzenekoetan onena ematen duten talde jendetsuak.

http://www.streetband.it

Oompah Brass         

Edimburgoko Nazioarteko Jaialdiaren 2010eko edizioak metal-boskote hau saritu zuen ‘The A to Z Oompah’ ikuskizunagatik. Merezitako saria izan zen brass band britainiar bikain honentzat. Pop eta rockaren izen handien bertsioez osatutako errepertorioa du Oompah Brass-ek, besteak beste Michal Jackson, Motorhea, James Brown edota Dolly Parton-enak.

http://www.clownandbear.co.uk   

Gadjo

Balkandar erako cumbiak, boogaloo bihurtutako ska erritmoak edota tangoaren esparrura hurbiltzen diren surf soinuak. Hori guztia eta askoz gauza gehiago hartzen du bere baitan ‘Gadjistan’ alegiazko lurraldetik datorren kultura aniztun talde bartzelonar honen musikak. Perkusioak, ahotsa, haize-atalak, gitarrak, kontrabaxuak eta soinuak osatzen dute dagoeneko zazpi disko grabatu dituen talde honen oinarria, horietako berriena ‘Gadjistan Zizany’.

http://www.gadjomusica.com

Wombo Orchestra

Ez da harritzekoa azken urteotan genero honen ohiko moldeak apurtu dituzten taldeetako asko Frantziatik etortzea, fanfarreak ikur nagusitzat duen kaleko musikaren tradizioa bere gorenera iritsi baita herrialde horretan. Horietako bat dugu Wombo Orchestra, molde klasikotik abiatuz (metalak, perkusioa eta ahotsa) rap, ska edota hip hop soinuetara hurbiltzeko batere erreparorik ez duen taldea. ‘Bullet in the head’ (Rage Against the Machina) bertsio pertsonal batekin ere ausartzen dira.

http://www.youtube.com/watch?v=m1POOwkRM2k

http://www.myspace.com/wombolombakehe           

Pollera Pantalón

Buenos Aires hiriko erdialdeko kale-kantoi bat izan zuen hainbat hilabetetan zehar talde argentinar honetako kideen topaleku eta eszenatokia. Hain estiloa erabat sailkaezina bada ere, zenbait jazz jaialditan jo dute, besteak beste Jazz Entre Amigos (Uruguay) eta, Bolsón Jazz Festival (Argentina). Hiru disko kaleratu dituzte orain arte, horietako berriena ‘Con la música a otra parte’ (2009) izenekoa, izen egokia nomada espirituko talde batentzat.

http://www.pollerapantalon.com.ar

Orkestra

Punkaren espirituak bizirik dirau bere burua ‘txaranga elektrikotzat’ musika horren errebeldia kaleko musikaren esparrura daraman  euskal talde honentzat. Intentsitatea eta borrokarako grina plazara.

 

 

http://www.orkresta.com


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari... (gehiago irakurri)
PAMPLONA/IRUÑA
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago