MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

RICKIE LEE JONES
Espiritu bohemioko emakumea
Musikari estatubatuarra autore-abestien, jazzaren eta poparen artean mugitu da hiru hamarkadatan zehar. Tom Waitsen neska-lagun izandakoa, konpromisoa azaldu da azkenaldian grabatu dituen lanetan; horietako berriena, 'Balm in Gilead', atzera begirako lan atsegin eta ulerterraza da.
Duela 30 urtetik gora, eszenako zimentarriak astindu zituen lehen albumarekin. Rickie Lee Jones-ek, ‘Foreign affairs’en azalean eta ‘Blue Valentine’ren kontrazalean Tom Waits-ekin besarkatuta ageri zen neskak, bere gain hartu zituen protagonismoa eta fokoak, eta errekonozimenduak haren look frantsestu eta ahots apartaren gainean metatu ziren. Gaur, izarren distiratik eta sailkapen guztietatik at dagoela, gurtzeko moduko artista bilakatu da, eta harrotasunez esan dezake bizitzaren alde basatienean bizi izanda ere, kontatzeko gauza dela oraindik.

Bere azken lanak ‘Balm in gilead’ (14. diskoa) eta ‘Live in Stockholm’ DVDa izan dira, baina estatubatuarrak jardunean daramatzan hiru hamarkadak ospatuko ditu 2011n ‘Rickie Lee Jones’ eta ‘Pirates’ izeneko bere lehen lanak ardatz dituen errepertorio batez. Horietan hasi zen bere estilo berezi eta misteriotsua lantzen, ñabardura jazzi eta bohemioekin. Auto azkarrak, bihotz bakartiak, ilunabarrean ia itzarrita dagoen unibertso erakargarri hori eta Check E. Weiss bezalako lagunak tarteko direla.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AIARA FEST
Aiara Festek bigarren edizioko kartela iragarri du, eta maiatzaren 29an eta 30ean egi... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
ROCK IZAR
Plateruena–Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketako kontzertuak datorren larunbatean, maiatzaren 2an, abiat... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanok kale-musikaz beteko ditu berriro bere kale eta plazak 2026ko ekainaren 19tik 21era, Haizetara Fanfarrien, ... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Aiara Fest 2026ko maiatzaren 29 eta 30ean itzuliko da Amurriora, bere proposamena sen... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
AREATZA FEST
Areatzako kuadrilla baten ekimenetik sortu zen 'Areatza Musik&Beer', musika eta artisau-garagardoa uztartzen dituen jaialdi b... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa ireki zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Eta... (gehiago irakurri)
BBK LIVE
Bilbao BBK Live jaialdiak 2026an bere 20. urteurrena ospatuko du, musikaz, komunitatez eta kulturaz beteriko bi hamarkadak ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago