MUSIKA

JAVI ALZOLA QUARTET
KMON SESSION
Noiz edo noiz, estadioak betetzera ohituta dauden musikariek atsedenaldia hartzen dute beren proiektu pertsonalak aurrera eramateko. Hala egin dute Javi Alzola saxofoi-jotzaileak, (Fito & Fitipaldis taldeko kidea da bera), Hasier Oleagak (bateria), Miguel Salvadorrek (gitarra) eta Jon Pirisek (kontrabaxua). Jazza nola ulertzen duten erakutsiko digute Kmon-ek aurkeztutako kontzertu honetan.

Javi Alzolarekin batera, beste hiru euskal musikari bikainek parte hartzen dute proiektuan: Hasier Oleaga bateria-jotzaileak, Jon Piris kontrabaxu-jotzaileak eta Miguel Salvador gitarristak. Lau musikarion ekarpenez sortu da taldea.“Guztioi izugarri gustatzen zaigu musika eta jazza ‘europar erara’ ulertzen dugu”, dio Alzolak.


Kontzeptu hori abiapuntu hartuta, taldeko lau kideek idatzitako piezak aurkeztuko ditu Javi Alzola Quartet-ek. “Jendeak zerbait desberdina entzungo du”, azaldu du Alzolak, “musika jotzeko beste kontzeptu bat izango da”,

Baina, nola eramaten da klub txikietan jotzean milaka lagunen aurrean jotzen ibili ondoren? Itxura denez, ezin hobeto. “Hurbiltasun hori oso gozoa da”, dio musikariak, “klubetan sarritan estadioetan baino gehiago gozatzen da”. Eta beste horrenbeste gertatzen zaie entzuleei.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago