MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

BILL WYMAN`S RHYTHM KINGS
Berorren maiestate satanikoaren zahartzaro zoriontsua
Byll Wiman rockaren legendetako bat da, Rolling Stones taldean eman zituen hiru hamarkadengatik ez ezik, baita bere bakarkako ibilbide bikainagatik ere. Rhytm Kingsen etengabe txandakatzen diren musikari multzo aparta bildu du, r&r-a zuzenean egiteko sortu zen talde baten zerbitzura.

Historiako rock and roll talderik handienean 31 urte egin ondoren, Bill Wymanek Rolling Stones utzi zuen 1993an. Erabaki hark amaieran eman zion komunikabideetan gehiegi agertzeari, baina ez zion ahanztura ekarri. Musikazaleak haren atzean dabiltza Rhythm Kings zortzikoteko buru bihurtu zenetik. Taldearen kontzertuak R&R, bluesa, swinga, boogiea, jump & jivea, country-oihartzunak eta rhythm & blues ugari biltzen dituzten ospakizunak dira 1996az geroztik. Musikari britainiar mitikoak, hirurogeita hamar urte baino gehiago dituen arren, teklatu, bateria, gitarra eta metalen babespean ageri da eszenatokian, Madeline Bellen ahotsa eta Georgie Fameren Hammonda lagun dituela, eta gorputza mugiarazten dio jendeari estandar desberdinen interpretazioaz. 'I got a woman' eta 'Roll'em Pete' dira bakarkako errepertorioan sartu dituen klasikoetako batzuk. Dozena erdi albumetan kaleratu ditu, Willie And The Poor Boys proiektuarenak kontuan hartu gabe.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago