MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

JASON MORAN AND BANDWAGON
Erreferentzia gaztea post-bopetik harantzago
Erregistro zabaleko konpositore bikaina, Jason Moran pianista estatubatuarra etengabe hazi da musikari moduan 1997an Blue Note etxeak fitxatu zuenetik. 1999an The New York Times-ek emandako urteko jazz albumaren saria eskuratu zuen 'Soundtrack to Human Motion' lanagatik.
Hogeita hamar urte inguru dituela, Jason Moran erreferentzia bihurtu da jazz munduan. Orain, Bandwagon hirukotearekin datorkigu, pianoa, baxua (Tarus Mateen) eta bateriaren (Nasheet Waits) laguntzaz, baina teklen ohiko diktadurarik gabe. Bandak instrumentuen arteko elkarrizketa landu du, eta horien arteko adostasuna, trebezia eta eklektizismoari esker, homogeneotasunetik ihes egin eta erritmo desberdinak txertatzea lortu du, sentiberatasunari lehentasuna emanez doinu geldoetan eta izaera abstraktuagoa arinetan.
‘Ten’ (Blue Note) dugu taldearen zortzigarri albuma, bluesa, funk ukituak, post-boparen oihartzunak, Jimi Hendrixengan inspiratutako doinuak eta Thelonious Monk bezalako idoloei eginiko omenaldiak biltzen dituena. Hori eta gehiago espero daiteke Texasen jaio eta New Yorken bizi den piano-jotzaile hip hop-zale honengandik. Sei urtez hasi zen musika egiten eta Greg Osby, Cassandra Wilson eta Joe Lovano gisako lagunekin grabatu du. Bilbon, ‘Same mother’ diskoan parte hartu zuen Marvin Sewell gitarra-jotzailea izango du lagun.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago