MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

FAIRPORT CONVENTION
Folk rock britainiarraren ikonoa
Non zinen 1967ko maiatzean? Folk-rock talde ingeles honek orduantxe eman zuen lehen kontzertua. Soinu elektrikoen eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko doinuen zaleak, Simon Nicol abeslaria besterik ez da gelditzen jatorrizko formaziotik. 'Festival bell' diskoko kantu berriak aurkeztuko ditu.
Gitarra entxufatuz musika herrikoia irauli zuen Bob Dylan agurgarriaren antzera, Fairport Convention taldeko kideak ere ospetsuak egin dira folkari intrumentazio elektrikoa eransteko ausartziagatik. Horrela, folk rock etiketa ezin hobeto doakio talde ingeles honi. Bere karreraren hasieran, ozeanoaren beste aldera jauzi egiteko asmoz, Joni Mitchell eta Dylan bera bezalako musikarien konposizioak moldatzeari ekin zion erreparorik gabe.
1979an amaiera iragarri zuen, lehen aroa itxiz eta ‘Liege and lief’ album gogoangarria bezalako aztarnak utziz, baina ez zen guztiz erretiratu. Cropredy Festival delakoaren sorreraz, urteko topaketetan parte hartu eta, 1985ean, gaur egun 45 urte inguruko iraupena duen karrerari eutsi zion berriz ere. ‘Festival bell’-ek ‘Rising for the moon’ doinua berreskuratu du. Hauxe da, biolinaz eta mandolinaz baliatuta eta taldean hasiera-hasieratik dagoen Simon Nicol gitarra-jotzaile eta kantariaren buruzagitzapean, kantu-zerrenda aletzen duen boskoten honen azken diskoa.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago