MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

DAVE HOLLAND QUINTET
"Bidaia eragiten dizun musika dut gustuko"
Azken lau hamarkadetako jazzaren historiako ezinbesteko protagonista, Dave Holland (Ingalaterra, 1946) gaur egungo kontrabaxu-jotzailerik garrantzitsuenetako bat da. Miles Davisen taldeko kidea izan zen iragan mendeko 60ko hamarkadaren amaieran eta 1997an sortu zuen boskoteak lagunduta joko du emanaldi honetan.

Galdera. Aurkeztuko diezu zure boskotea oraindik zuzenean ikusi ez dutenei?

E. Boskote hau 1997an sortu zen . Robin Eubanks (tronboia), Chris Potter (saxo tenore eta sopranoa) eta Steve Nelson (bibrafonoa eta marinba) jatorrizko kideak dira eta Nate Smith (bateria) 2005ean bildu zen taldera.

G. Zure lau taldekideak musikari apartak dira, baina, hori izan da arrazoi bakarrak taldeak hainbeste iraun dezan?

E. Izan ere, adiskidetasunak eragin handia izan du. Hainbeste denbora ematen duzunean beste beste batzuekin elkarrekin, musika ez beste gauza batzuk partekatzen dituzu. Emateko, hartzeko eta babesa emateko sentimendu bizia dago taldean; erabakiak hartzeko eta sortzeko askatasuna ematen digu horrek.

P. Musikazale soila bazina, kontrabaxu-jotzaile ospetsua izan beharrean, zergatik joango zinateke talde honen kontzertu bat entzutera?

R. Entzuleari bidaia eragiten dion musika dut gustuko eta hain zuzen ere horixe egiten du talde honek.

G. 2010. Urtean Pepe Habichuela gitarra-jotzaile flamenkoaren jo zenuen berriz ere. Nondik dator bion arteko harremana? 

E. Duela urte batzuk elkartu ginen Manuel Ferran Andaluziako Kultura Saileko musika ekitaldietarako zuzendariak gonbidatuta. Peperekin jotzeko esperientziak niregan aztarna sakona utzi duela sentitzen dut, baina musikala eta bai emozionala.

G. Afrikako musikak ere eragina izan du zure ibilbidean. Zelan hurbildu zinen soinu horietara?

E. Ni oso ikusmina nintzen eta Londresen bizi nintzela, 1964 eta 1968 bitartean, munduko bazterretako musika entzun nuen. Horren barruan Afrikako musika egon zen.

G. Desberdinak dira jazz-zaleak Europan eta Estatu Batuetan? Entzuleek berdin erantzuten dute hemen eta Ameriketan?

E. Jendeak ikuspuntu emozional eta musikal desberdinak eduki ditzake eta horrek eragina izan dezake bere esperientzian. Europako herrialde batetik bestera ere desberdintasun txikirik aurki daitekeela uste dut, baina ez nuke orokortu nahi.

G. Sarritan kontrabaxu-jotzaileek beste tresna batzuk jotzen dituzte kontrabaxua aukeratu baino lehen. Zer egin liteke instrumentu hau erakargarriagoa izan dadin gazte zein haurrentzat?

E. Aipatu duzun esperientzia oso ohikoa da. Ni ere beste tresna batzuekin hasi nintzen, ukelelea eta gitarra zehazki, eta baxura aldatu nintzen kontrabaxura heldu baino lehen. Nire ustez, oso ohikoa da beste tresna batzuekin hastea zure sentimenduekin eta nortasunarekin ondoen moldatzen dena aurkitu arte. Nik 13 urterekin jo nuen baxua lehen aldiz. Lagun batzuekin entseatzen ari nintzen eta hiru gitarra genituen, baina baxurik ez. Boluntario aurkeztu nuen nire burua eta musika-tresna horretaz maitemindu nintzen.

G. Kontrabaxua ez da normalean protagonista izaten eszenatokian, baina jazz musikari handiek lehen mailara eraman dute. Oso desberdina da bakarlari gisa jo edo taldeari akonpainamendua egitea?

E. Akonpainamendua egiteko oinarrizko kontzeptua da babes guztia eta sortzeko dituzun baliabide guztiak bakarlariaren zerbitzura jartzea, nolabaiteko solasaldi batean. Bakarlaria taldearen burua da, baina aldi berean musikari laguntzailearekin elkarrizketan hasten da behin eta berriz.

G. Miles Davis, Thelonious Monk, Herbie Hancock…Historiako jazz musikari handienetako batzuekin jo duzu. Zer ikasi zenuen munstro horiengandik?

E. Zalantzarik gabe, musikari horiek maila altua ezarri ziguten, bai sortzeko eta bai berrikuntzak sartzeko egin zuten ahaleginagatik.

G. Mezuren bat helarazi nahi diezu kontzertu honetan entzun eta ikusi nahi zaituztenei?

E. Eskerrak eman nahi dizkiet kontzertura etortzeagatik eta gure musika partekatzeagatik. Gure emanaldiak sentsazio onak eragin diezazkiela espero dut.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
Chris Potter (Chicago, 1971) azken hamarkadetako jazzaren izarretako bat da. Grammy sarietarako behin izendatutako musikari h... (gehiago irakurri)
Dave Holland, jazz-abangoardiari lotutakoa, aperitibo bikaina da, egun 100 urte izango lituzkeen Sun Raren unibertso esperime... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago