MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

WAYNE SHORTER
Jazz-abangoardiaren erakusgarri handia
Saxofoi-jotzaile estatubatuarraren zerbitzu-orria sariz, lankidetzaz eta bakarka grabatutako diskoez beteta dago (20 diskotik gora Blue Note eta Verve gisako zigiluekin). Jazzaren arauak hausten ohituta dagoen aitzindari hau bere laukotearen konpainian etorriko zaigu.

Getxoko Nazioarteko 36. Jazz Jaialdiaren erdialdean azalduko da aurtengo izar nagusia: Wayne Shorter (1933, New Jersey). Azken bost hamarkadetan artista berritzailearen ikurra eraman duen musikagile eta saxojole estatubatuarra Danilo Perez pianojolea, John Patitucci baxujolea eta Jorge Rossy bateriajolea biltzen dituen laukotearen konpainian taularatuko da.

Elkarrekin, 50etatik hona, Shorter Manhattan-eko jazz-klubetara joaten zenez geroztik mamitutako karreraren esentzia berreskuratuko dute. Bere kalitate aparta eta izen onari esker, Miles Davis, John Coltrane eta Sonny Rollins gisako mitoekin taularatu, Joe Zawinul-ekin Weather Report jazz-fusioko taldea osatu eta Art Blakey-ren Jazz Messengers legendarioen zuzendari artistikoa bihurtzeko aukera izan du. Sarietan, orain arte irabazi dituen sei Grammyak nabarmendu behar dira, baina bere arrakastarik handiena, musika munduan utzi duen lorratz sakona izan da, horixe baita benetan mito bilakatu duena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago