MUSIKA
Testua: Folkezblai

GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES
Ermua Antzokia
FOLKEZBLAI
Ghost Number & His Tipsy Gypsies talde donostiarrak irabazi du Ermuko Folkezblai lehiaketa
2017-09-12
Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeak folk taldeentzako Ermuko hamabigarren lehiaketa, "Folkezblai" izenekoa, irabazi du. Donostiakoek 3.000 euroko saria irabazi dute, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua Obal izeneko talde galiziarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jasoko duen.

 

Epaimahiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eta proposamen aukera zabala erakutsi dute. Saria jaso duten taldeez gain, finalera Tik Tara gipuzkoarrak, Innerlands valentziarrak , Andrés Penabad Band galiziarrak eta Mosicaires hueskarrak  sartu dira.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Doolin taldeak errezitaldia eskaini zuen.

 Iazko irabazlea Bruna Sonora, Fetén Fetén, Foulareda taldeek eta Alboka Musika Eskolako trikitilariek ere lehiaketatik at jo dute asteburuan zehar.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkezblai" XII.lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako hamabigarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ERMUA ANTZOKIA
Ermuak kaleko 16 ikuskizun eta erakusketa bat antolatu ditu uztailerako, udalerriko kultur jardunaren bueltan, 'normaltasun b... (gehiago irakurri)
FOLKEZBLAI
Folkez Blai folk taldeen XIX. lehiaketa irailaren 12tik 15era bitartean egingo da Ermuan. Lehiaketa beterano honen helburua m... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago