ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

ETXETIK PLAZARA ERMUA
Ermua Antzokia
ETXETIK PLAZARA ERMUA
Ermuak kaleko 16 ikuskizun antolatu ditu uztailerako
2020-06-18
Ermuak kaleko 16 ikuskizun eta erakusketa bat antolatu ditu uztailerako, udalerriko kultur jardunaren bueltan, 'normaltasun berriaren' baldintzetara egokituta. Askotariko jarduerak daude: antzerkia, pailazoak, musika, dantza, zirkua, bertsolaritza edo artea, haurrentzat zein helduentzat.

Aurten 'Santixau' jai nagusirik izango ez denez, bestelako programazio bat izango da uztaileko asteburuetan. Programazio horren ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira: herri-, toki- eta hurbiltasun-kulturarekiko konpromisoa; eszenatoki ezdberdin bi, edukiera kontrola eta ikusleak eserita, maskara derrigorrez, distantzia soziala, higiene-neurriak areagotzea eta doakotasuna.

Herriko taldeek parte hartuko dute eta eszenatokiak San Pelaio parkearen eta Orbe Kardinalaren plazaren artean banatuko diraa. Joseba Gotzonen 'Burdina eta Abotsa' izeneko eskultura erakusketa izango da ikusgai Lobiano Kulturgunean, uztailaren 1etik 23ra bitartean.

Kaleko jarduera guztiak eserleku batetik gozatzeko diseinatuta daude, eta bertaratzea doan izango da, eta sarrerak aldez aurretik asterbertan banatuko dira. Lehenengo astebururako, ekainaren 29tik aurrera banatuko dira Ermua Antzokiko leihatilan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara. Txartela aldez aurretik eskuratzen duten pertsonek barrutira eta eserlekura sartzeko lehentasuna izango dute.

Segurtasun eta osasun jarraibideak bermatzeko, espazioa mugatu eta hesitu egingo da leku bietan. Pertsona bakoitzak bere maskara eraman beharko du eta bi metroko distantzia edo tartea gorde beharko du, bai sarreran baita jarlekuen artean, bizikidetza-unitate berekoak direnak izan ezik, horiek elkarrekin eseri ahal izango baitira.

Ikusleek eserita egon beharko dute funtzio osoan zehar, eta, behin hori amaituta, eserlekuetan jarraitu beharko dute, antolakuntzan dabiltzan langileek emandako jarraibideak bete beharko dituzte, ikuskizunaren eremutik modu mailakatu edo bananduan irteteko


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ERMUA ANTZOKIA
Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeak folk taldeentzako Ermuko hamabigarren lehiaketa, "Folkezblai" izenekoa, irabazi du. ... (gehiago irakurri)
GARI, MONTXO ETA JOSELONTXO
Musika eta umorea uztartzen dira Gari, Montxo eta Joselontxo pailazo klasiko hirukotearen emanaldietan. Hirurek oso serio har... (gehiago irakurri)
Erabat interesgarria da Tito Ramirez Band taldearen proposamena. Soul eta rythm&blues zirkuituan ibilbide luzea egindako musi... (gehiago irakurri)
EIDABE
Euskal antzerki talde honek, neska eta mutilen arteko desberdintasunak eta estereotipoak apurtzearen aldeko apustua egiten du... (gehiago irakurri)
LA BASU
La Basu (Elena Caballero Villanueva) rap eta hip-hop eszenako izenik interesgarrienetakoa dugu. 1999an hasi zen, Jungla Urban... (gehiago irakurri)
UPARTE CÍA
Maila tekniko handiko akrobaziek osatzen dute Uparte konpainiak sortutako Aureo antzezlana. Proportzio jainkotiarra eta Phi z... (gehiago irakurri)
GARI
Garaikidea, malenkoniatsua, bizizalea eta baikorra. Halakoa da Gari, Hertzainak taldeko kantari-ohia, taxutu nahian dabilen p... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago