MUSIKA
Testua: Kmon

FLAMENCO ETXEA
Gorka Hermosa - JL Montón
Flalmenco Etxea 2: Gorka Hermosa-JL Montón
2022-06-15
Gorka Hermosa eta JL montón-ek “Flamenco etxea 2” Cd berria aurkeztuko dute Bilbon: flamenkoaren eta euskal kulturaren arteko fusio originala, maila goreneko kolaborazioekin

Kritika ezin hobeak jaso zituen lehen diskoa argitaratu eta hamaika urte beranduago eta mundu osoko eszenatokietan aritu ondoren (besteak beste, Irango Teherango Auditorio Nazionalean bi egunez jarraian jendez gainezka egindako kontzertu bikoitza), Jose Luis Monton gitarrista flamenkoak eta Gorka Hermosa euskal akordeoi jotzaileak diska berria aurkezten dute.

 Aurkezpen ofiziala ekainaren 20an egingo da Bilbon, Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan, arratsaldeko zazpiretan. Hurrengo egunean Sarearen (Euskal Antzoki Sarean) aukeratuak izan eta gero, bertako aurkezpenean arituko dira Elorrion. Aurreko egunean, hilaren 19an, Kantabrian sortu berri den “Miengo Cultura” makrojaialdiaren irekiera kontzertu nagusia ere beraien kontzertua izango da.

 José Luis Montón flamenkoaren historiako gitarra-jotzaile handienetako eta originalenetako bat da. Munduko world music diskoetxe garrantzitsuenarekin (ECM) disko bat grabatu duen estatuko musikari bakarra da. Gorka Hermosak bere instrumentua irauli du, 4 aldiz urteko akordeoirako konposizio onenaren saria jasoz CMA (Akordeoi-jotzaileen Munduko Konfederazioa) erakundeagatik. Bere musika orkestrala mundu osoko 40 orkestrak baino gehiagok interpretatu dute, besteak beste, Berliner Symphonikerrek.

Disko honetarako luxuzko kolaborazioak izan dituzte: euskal kulturako artista garrantzitsuenetakoak dire Jon Maia bertsolaria, Toti Mtz. de Lezea idazlea, Zumarragako Trikitixa, Garikoitz Mendizabal txistularia eta Oreka TX-en txalaparta. Flamenkoren aldetik: egungo flamenkoaren ahots garrantzitsuenetako bat (Sandra Carrasco), Juan Carlos Arazil flautajole flamenkoa eta Roko abeslari multidisziplinarra (Antena 3-eko “Tu Cara me Suena” talent Show-ko irabazlea). Gainera, egungo afrikar abeslari garrantzitsuenetakoak diren Mu Mbana eta Piruchi Apo-ren ahots exotikoek ere parte hartzen dute. Hori guztia luxuzko musika baseaz: Odei Lizasoren perkusiojolea eta Anthony da Cruz baxu-jotzaile brasildarra.

Monton eta Hermosak Jon Maiarekin eta Piruchi Aporekin Iparragirreren “Nere Izarra” berrinterpretatzen dute harrigarriro Leonard Cohen gogorarazten duen era bitxian, Sandra Carrascok arima biltzen duena soleá por bulerías bat kantatzen du (“Y ahora llueve”), Toti Mtz. de Lezearen errezitatuak eta Rokoren ahotsarekin “El agua de mi pozo” tango flamenkoa interpretatzen dute, euskal trikiti talderik zaharrenarekin (Zumarragako Trikitixa) bulería moduan jotako euskal fandango bat interpretatzen dute eta “Oreka TX”-ek  “De Paseo” rumba flamenkoan txalapartaz harrituko gaitu. Mu Mbanarekin “Ara Nun Diran”-en bertsio iraultzaile bat egiten dute. Beste erritmo batzuk ere aurki ditzakegu diskan: biribilketa, beste flamenko tango bat eta zapateado bat Garikoitz Mendizabalen txistuarekin, non instrumentu honek guztiz berria den erregistro bat arakatzen du.

Aurkezpen kontzerrtuak

Euskal Herrian egingo dituzten aurkezpen kontzertuetarako Cristina Benítez flamenko bailaora sarituaren laguntza izango dute.

Diskoa spotify eta gainerako plataforma digitaletan entzun daiteke. Kopia fisikoa nahiago duten nostalgikoentzat ere eskuragarri dago musikaze-n.
 Flamenco Etxea 2007an sortu zen, munduko Flamenko jaialdi ospetsuenean (Jerez) bien arteko lankidetza arrakastatsuaren ondoren. Orduz geroztik, kontzertu ugariz gain, Frantziako edo Greziako irrati nazionaletan ere saioek eskaini dizkiete, eta elkarrizketak egin dituzte Estatuko hainbat hedabidetan (RNE1, RNE2, RNE3, RNE5, Radio Exterior, Cadena Ser, Onda Radio OndaCero, Catalunya Música) eta Euskal Herriko nagusienetan ere.

Urte hauetan guztietan, artista handiak eta bariatuak aritu dira beraiekin batera, hala nola Carmen Paris, Maria Berasarte, Xabier Euskitze edo Jose Peixoto (Madredeus). Gainera, beraien errepertorioa orkestratu dute Durangoko, Zumaiako, Altsasuko Udal Bandekin joaz. Laster Gasteizko Udal Bandarekin ere arituko dira Luis Urduñaren zuzendaritzapean.
 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari... (gehiago irakurri)
PAMPLONA/IRUÑA
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago