MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

THE FAKEBAND
Fakeband. Euskal Eagles, edo antzeko zerbait
Fakeband taldea Getxokoa da, baina ez du inolaz ere betetzen Getxo Sound delakoaren estereotipoa, indie espirituarekin eta zarata ateratzeko grinarekin lotzen den etiketa hori. Talde honek sustrai amerikarrak eta gustu ona erruz azaltzen dituzten abestiak egiten ditu. Horren erakuslea da 'Too late, too bad' izeneko lehen diskoa.
Rock Indiana disketxe madrildarrak zuhurtasun aparta frogatu du berriz ere Fakeband taldearen lehen diskoa kaleratzean. Proiektuak talde mota desberdinetan trebatutako musikariak biltzen ditu; grina, zintzotasuna eta artisaua-antzea batzen dituzten gazte beteranoak. Proiektua, John Wayne eta Dolly Beatles gisako proiektuetan iragan amankomuna duten Tulsa eta Smile bezalako taldeetako kideen arteko topagune bihurtu da.

Ondo egindako lana, sentiberatasuna eta halan-holan gobernatutako energia uztartuz, ‘Too late, too bad’ diskoko errepertorioak eztanda egiten du zuzeneko jardunean, indar guztia askatuz eta instrumentuekin eta ahotsekin duten trebetasuna erakutsiz. Fokoen azpian, izerdi patsetan, zaharkitu gabeko kutsu klasikoa duen boskote honek bere onena ematen du, Mendebaldeko Kostaldeko melodiei eta ahots-harmoniari, jam banden hegoaldeko keinuei eta rock and rollari eutsiz. Fakeband-ek gogora dakarzkigu Eagles, Crosby, Stills & Nash, Tom Petty & The Heartbreakers... Sekulako luxua.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago