MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MICHAEL MOSSMAN
Jazz latinoaren erakusgarri
Michal Mossman-ek jazzaren erraldoiekin batera jo du bere ibilbidean zehar. Horietako asko latindar musikako izen handiak dira, izan ere, tronpeta-jotzaile, tronboi-jotzaile eta konpositore estatubatuarrak kadentzia afrokubatarrak menderatzen ditu.
Latin jazzaren erritmoa eta tronpetaren soinu goxoa Michael Mossman-en karreraren ezaugarri bihurtu dira, musikari estatubatuarrak —17 urte zituela agertu zen nazioarteko eszenatokietan— Anthony Braxton-en orkestrarekin batera Europa alderik alde zeharkatu zuenez geroztik. Gero iritsi ziren birak eta grabazioak, Dizzy Gillespie, Lionel Hampton, Paquito d’Rivera, Art Blakey, McCoy Tyner, Michel Camilo eta Eddie Palmieri gisako artisten eskutik, baina Espainian Fernando Trueba zinegilea izan da bere babesle nagusia, elkarrekin lan egin baitzuten ‘Two much’, ‘Calle 54’ eta ‘Chico y Rita’ filmetan.
Bizkaiko hiriburuan izango da entzungai hard bop delakoaren erakusgarria, orkestrarako errepertorioan trebatutakoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikariekin batera. Bere jazz-boskotea ere tarteko dela, ‘Beneath the mask’ balleta, ‘Chico y Rita’ filmeko soinu-bandaren aukeraketa bat eta Matt Denis, David Raksin, Jelly Roll Morton eta Stevie Wonder-en doinuei egindako berrinterepretazioak eskainiko ditu.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago