MUSIKA
Testua: Kmon

KONKISTA (ETS)
ETS
ETSk 'Konkista' izeneko bere seigarren diskoa aurkeztuko du Gasteizko Buesa Arenan
2025-11-11
ETS (En Tol Sarmiento) taldeak bere seigarren diskoa, KONKISTA, aurkeztuko du azaroaren 30ean Buesa Arenan egingo den estreinaldi berezian. Entzunaldi gidatua, ikus-entzunezko edukiak eta publikoarekin elkarrekintza uztartuko dituen esperientzia intimo eta bakarra izango da, komunitateari eskainitako opari gisa.

Hiru urte igaro dira ETSren azken lanetik eta urtebete pasa da taldea oholtzatik jaitsi zenetik. Orain, inoiz baino indartsuago itzuli dira, barne bidaia baten ondorioz sortutako disko batekin: KONKISTA. Diskoa abenduaren 5ean argitaratuko da eta Durangoko Azokan ere aurkeztuko dute, taldearen ibilbidean orain arteko lanik pertsonalena eta berritzaileena izateko asmoz.

 

KONKISTA kontrastez beteriko lana da: mina eta sendatzea, zauriak eta sendagaiak, iluntasuna eta argia uztartzen dira bertan. Taldearen hitzetan, “KONKISTA bizitzaren irudikapen zintzoa da, kontraesanez eta anbibalentziaz betea. Kaos emozionaletik sortutako diskoa da, barneko konkista baterantz aurrera egiteko ditugun orbainak ulertzen saiatzen dena. Mundu guztiak bere lekua aurkituko duen babeslekua da.”

 

Disko honetan ETSk nazioarteko ekoizleekin lan egin du, euskarazko musikaren panoraman soinu abangoardistak txertatzeko. Estilo ezberdinen fusio ausartak taldearen etapa berri honetako heldutasun eta sormen askatasuna islatzen du, beti ere emozioaren eta nortasunaren muina galdu gabe.

 

Estreinaldia bera ere esperientzia errepikaezina izango da. KONKISTA azaroaren 30ean, 18:00etan, Gasteizko Buesa Arenan aurkeztuko dute, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Gaztearen laguntzarekin. Ez da kontzertu arrunta izango, baizik eta Listening Party berezi bat, non zaleek taldearekin batera entzungo duten diskoa, abestien atzean dauden istorioak eta emozioak zuzenean ezagutuz.

 

Ekitaldian proiektuarekin batera sortutako ikus-entzunezko edukiak ere estreinatuko dira, eta publikoarekin interakzio momentuak egongo dira, ETSk bere komunitatearekin duen lotura berezia indartuz. Taldeak “bere jendearentzako opari” gisa definitzen du hitzordua: intimitatea, musika eta elkarrizketa uztartzen dituen une sinboliko bat. Sarrerak azaroaren 13an, 11:00etan jarriko dira salgai.

ETSk
ETSk
ETSk
ETSk
ETSk
ETSk
ETSk
ETSk
ETSk
ETSk

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago