MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

FESTIVAL ECOLUNAR
Erakusleiho independente eta handiusterik gabekoa
Udaberri musikala Bilbon loratuko da Ecolunar jaialdiarekin. Dorian, Delafé y las Flores Azules, Miss Caffeina eta Belako ageri dira jaialdiko kartelean, Kmon magazina laguntzaile dela.

Ecolunar handiusterik gabeko erakusleiho independentea izateko asmoz sortua da. Faraoien neurriko beste topaketa batzuen aldean, jaialdi honek ikuspegi eta soinuaren kalitatearen alde apustu egin du, lehen edizioan parte hartuko duten pop-rock giroko artisten (Dorian, Delafé y las Flores Azules, Miss Cafeína eta Belako) eta ikusleen arteko hurbiltasunean oinarrituta.

Dantza egiteko aukera bi talde katalanek emango dute nagusiki: Dorian, pop dantzagarri eta sintetikoaren eredu, La velocidad del vacío deritzon laugarren lana aldean dakarrela; eta Delafé y las Flores Azules (Oscar D'Aniello eta Helena Miquel), duela 11 urte Bartzelonan sortu eta lau grabaziotan pop sustratua eta testu sasirrapeatuak bateratu dituen proiektua.

Bestalde, pop-rock trinko sentikorra lantzen duen Miss Cafeína boskote madrildarrak Polvo y flores delako bigarren albuma errepasatuko du. Bertako taldeen izenean, Euskadiko 2012ko errebelazioa izan den Belako taldeko teenagerren post-punk musika taularatuko da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago