MUSIKA
Testua: Natalia Campo

DANTZAZ KONPAINIA
Kontrasteen oreka
Bere filosofiari leial, Dantzaz konpainiak etorkizun handiko dantzari gazteekin lanean jarraitzen du, nazioarteko sortzaile handien koreografiak dantzatzeko aukera emanez, kasu honetan Itzik Galili (Israel) eta Lukas Timula (Eslovakia).
Dantzaz Konpainiaz hitz egitea gaztetasunaz hitz egitea da. Baina gaztetasunak ez du profesionaltasuna ukatzen. Gaztetasunak indarra dakar, gogoa. Dantzaz konpainiaz hitz egitea aukeraz hitz egitea da. Dantzari hasiberrientzako tranpolin garrantzitsua da, izen handiko koreografoekin lan egiteko aukera baitute.
 
Oraingo honetan, Arte-an ikuskizunarekin datoz geurera. Hiru atalez osatutako lana da. Hasteko, Itzik Galili koreografo israeldarraren 'Lur Sagar' koreografia berreskuratu dute, orain dela urte batzuk interpretatu izandakoa. Beste bi atalak espreski konpainiarentzat sortutakoak dira: Lukas Timulak eslobakiarraren  'A place between' eta Galili beraren 'Flash deluxe'. 
 
Hasiera eta bukaerako pieza indartsu eta energia handikoak erdiko sorkuntza lasai eta poetikoarekin kontrajarrita lortzen du ikuskizunak benetako oreka. Filgie Claverie zuzendariaren hitzetan,  hiru piezen batuketak emaitza osotu eta borobila ematen du, edonork gozatzeko modukoa: “Dantza publikoari oparitzen zaion emozioa da”.
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music programako lehen artista gisa. Italiako musika... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago