MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

A CURVA DA CINTURA (MALI-BRASIL)
Adostasun eta eraberritze musikala
Supertaldea hitza karrera paraleloetako musikariak biltzen dituzten proiektuak izendatzeko sortu zen. World musikaren eredu bilakatu diren Arnaldo Antunes, Toumani Diabaté eta Edgard Scandurra ditugu 'superhirukote' honetako kideak, musika brasildar eta afrikarreko talentuen arteko fusioa.

Toumani Diabaték, Maliko griot edo juglareen tradiziotik edanez, musika afrikarra beste leku batzuetako soinuekin uztartu eta mundu osoaren aurrean bistaratu du, kora ezagutzera emanez eta 21 hariko harpa honen enbaxadore gorena bihurtuz. Arnaldo Antunes, musikari, poeta eta bideoartista, Titãs rock-taldeko kidea izan zen, eta  Marisa Monte eta Carlinhos Brownekin jardun zuen Tribalistas-en. Edgard Scandurra, aldiz, Antuneseko gitarrajolea da, eta Ira! eta Smack-ekin grabatu du. Banaka hartuta, nazioarteko world musikaren alorrean karrera kontsolidatuak dituzten artistak dira. Elkarrekin, A Curva da Cintura osatzen dute.

'Superhirukoteak' disko bat plazaratu du, eta koraren zarrasta musika brasildarraren epeltasunarekin nahiz gaur egungo beste soinu mota batzuekin uztartuz sortu den mestizaje hori oholtza gainean zabaldu da, adostasun eta eraberritze musikalaren omenez eta distortsio rockerora ere joz. Arras gustagarria musika tradizionalaren zalerik porrokatuenentzat.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago