MUSIKA
Testua: Begoña Guzmán

BEGOÑA GUZMÁN
Kultura aniztasuna, elkarrizketa eta garapena
2014-02-28
Begoña Guzmán (Kultura kudeatzailea. UNESCOren La Habanako bulegoan lanean dihardu gaur egun). 2001eko UNESCOren Kultura Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsalaren arabera, kultura aniztasuna organismo bizidunen aniztasun biologia bezain garrantzitsua da giza generoarentzat.

Maiatzaren 21ean, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu Eguna, agerian agerian uzten dira planetako kulturen jakintzak, ohiturak, sinesmenak eta hizkuntzak, etengabe aldatzen eta eraldatzen ari diren berrikuntza eta sorkuntza iturriak baitira horiek guztiak.

Bestea berdintasunik onartzen denean, loturak identifikatuz eta desberdintasunak errespetatuz, ezagutzak eta abileziak gehitzen dira, norberaren nortasuna indartu eta hobeki ulertzen dira besteenak, gatazkak konpondu eta sareak sortzen dira, elkarrizketarako, elkarlanerako, eta ideiak ondasunak eta kultura zerbitzuak trukatzeko sareak.

Baliabide naturalak, ingurumenarekin eta energiarekin batera, ezinbestekoak dira hazkunde ekononomikorako, sozialerako eta gizakion garapenerako. Hortaz, hil hala bizikoa da kulturan, ondarean eta industria sortzaileetan inbertituko duten politika publikoak abian jartzea, haien balio erantsia aintzat hartuz eta adierazpenari, parte-hartzeari, sorkuntzari eta zabalkundeari lotutako kultura eskubideak errespetatuz aldi berean.

Emaitzarik onenak dituzten garapenerako estrategiak tokian tokiko testuinguruak, haien baliabideen potentzialtasuna eta gizabanakoak eta komunitateak gehien errespetatzen dutenak dira, hau da, lurraldeetako kultura aniztasuna eta biologikoa gehien errespetatzen dituztenak. Kultura aniztasuna errespetatzea eta haren adierazpenak sustatzea ezinbestekoa dagizarte aberats eta bidezkoagoak sortzeko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago