MUSIKA

MINTZO (DANTZAZ)
Dantza desberdina

Dantzaz konpainia desberdina da. Desberdina da ez dagoelako hark egiten duena egiten duen beste erakunde independenterik: soilik dantzari gazteekin lan egiten, herrialde desberdinetako sortzaileen koreografiak erabiliz; dantza ulertzeko modu desberdinak hurbiltzen dizkiguten estilo desberdinak.

‘Mintzo’ du izena konpainiaren proposamen berriak. Gorputzaren lengoaiaren bidez, gizakion arteko komunikazioaz eta inkomunikazioaz hitz egiten digu muntaia honek.

Obra lau atalez osatuta dago, bakoitza europar koreografo batek sortua; horietako bat, Sophie Antoine, Dantzaz-eko kidea izan zen eta gaur egun Nürembergeko Balletean dihardu lanean. 

“Oso albiste ona da gurekin aritutako dantzariak gaur egun konpainia profesionaletan aritzea”, nabarmendu du Filgie Claveriek, Dantzaz-eko zuzendariak. Ez da, ordea, kasu bakarra izan, konpainia honetatik igarotako 40 gazteetatik 25 dantzari profesionalak direlako dagoeneko.

‘Mintzo’-n ikusiko dituzunak ere etorkizuneko izarrak izan daitezke.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago