MUSIKA
Testua: Kmon

ART&MUSIC 2024 (GUGGENHEIM)
Guggenheim Bilbao Museoa
ART&MUSIC (GUGGENHEIM BILBAO)
Art&Music zikloak sei kontzertu eramango ditu Guggenheim Museora
2024-01-17
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music programaren edizio berriari esker. Otsaila eta ekaina bitartean, bost kontzertu eskainiko zaizkio publikoari proposamen moderno eta garaikide batez goza dezan, Museoaren ildo artistikoarekin eta bere arkitekturarekin bat.

Denboraldi berriari otsailean emango zaio hasiera, Israel Fernández flamenko-kantariarekin. Bere abestietan, flamenko tradizionalaren ondare puruenak bat egiten du garaikidetasunarekin eta transgresioarekin eta, hain zuzen ere, horrek eraman du artista toledoarra generoan gailentzera. Bestetik, martxoan, Alice Phoebe Lou hegoafrikarrak lehen aldiz bisitatuko du Bilbo “Shelter” izeneko bere disko berri goraipatua aurkezteko.

 

Apirilean, berriz, Hania Ranipianista garaikide poloniarraren txanda izango da; berak ere lehen aldiz aurkeztuko du hirian “Ghosts”, kaleratu berri duen albuma, Ólafur Arnaldsekin eta Patrick Watsonekin egindako luxuzko kolaborazioak biltzen dituena. Maiatzean, miresmen handia piztu duen Louanefrantziarrak bere pop saritua ekarriko digu Museoko Atriora. Eta, amaitzeko, Alemaniako Amistat izango dugu gure artean; abagune bikaina izango da jakiteko taldearen abestiak zergatik diren hain biralak plataforma digitaletan.

 

Musika eta artea

Art & Music ziklo berriaren sarrerekin, bertaratuek, kontzertuez gozatu ez ezik, Museoko erakusketak ere bisitatu ahal izango dituzte. Hala, 20:30etik aurrera eta 22:00ak arte, hau da, kontzertua hasten den ordura arte, publikoak talde txikian bisitatu ahal izango ditu Museoan ikusgai dauden zenbait erakusketa, besteak beste, Ikurrak eta objektuak: Guggenheim Bildumako Pop artea, BBK babesle duena, Giovanni Anselmo: Ostertzaz gaindi, edo June Crespo. Baskularra. Gainera, Atrioan bertan, publikoak taberna-zerbitzua izango du edari eta pintxoekin (kontsumizioak ez dira sarreraren prezioan sartzen). 

Guggenheim Bilbao Museoaren Lagunek deskontua izango dute sarrerak erostean, emailez jasoko duten kode bat sartuta.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 'Pipilotti Rist. Ever is Over All' erakusketa aurkeztuko du, 1997an sortutako bideo-instalazio enbl... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
© Jasper Johns, VEGAP, Bilbao, 2026
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Jasper Johns: Night Driver erakusketak artista estatubatuarraren ia 140 obra bilduko ditu, XX. mendearen bigarren erdiko arte... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Tilda Swinton aktoreak House of Gestures performancea eskainiko du ekainaren 5ean eta 6an Guggenheim Bilbao museoan. Olivier ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museo Guggenheim Bilbao museoak in situ serieko erakusketa berria aurkezten du: 'in situ: Igshaan Adams. Hautsa altxatzen: go... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa ireki zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago