MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MANOS DE TOPO
Desengainuari burla egiteko kantuak
The New Raemon-ek ekoitzi du 'Escapar con el anticiclon', Bartzelonako talde sailkaezin eta parodiko honen diskorik ulerterrazena; 2003. urtetik filiak eta harridurak sorrarazi ditu indie lubakitik. Ezinezko izenburuz, xilofonoz, teklatuz, biolinez eta histrionismoz beterik dator haren hirugarren lana.
Manos de Toporen abentura pasadizo hutsa izan zitekeen, Bartzelonako musikari batzuen broma alegia, baina bola handituz joan da orain arte kaleratu dituzten hiru albumen eskutik, eta talde honen kideak inbidiatzeko moduko bitxikeria bilakatu dira undergroundaren unibertsoan, betiere ohiko arauetatik ateratzen den guztiaren mesedetan. Laukote burlari honen ordua iritsi da. Bere grabazioak eta taularatzeko moduak bihotz urratuen eta kantu erromantiko arinen omenezko oroigarri parodikoa dira, bikote barruko ikamikei eta kremailerekin eta bakeak egitearekin  haserretuta dauden maitaleei falsetto errukigarrian eskainitako kantua. 
‘Escapar del anticiclón’ dakarkigute, The New Raemon-ek sinatutako tentsio sentimental handiko produkzioa, zaratari eta bestelako probokazioei ihes egiten ez diena, ez alderdi sentimentalean ezta oraingoan indarra irabazi duen alderdi instrumentalean ere. Musika hastean, taula gainean ageri dira kexak, oroitzapen gaiztoak, erresuminak eta sakon sartzeko aukera ematen dien umorea.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago