MUSIKA
Testua: Kmon

BIME, udazkeneko hitzordu musikal nagusia
2017-09-28
BIME (Bilbao International Music Experience) jaialdiak unibertso musikalaren epizentroan jarriko ditu beste behin Bilbo eta Bizkaia. Egitarauak hiru osagai ditu: bi egunetan zehar Barakaldoko BEC!-en egingo diren kontzertuak, hiriburuko hainbat aretotan antolatutako talde berrien emanaldiak eta sektoreko profesionalei zuzendutako jardunaldiak.

Ez dago hitzordu garrantzitsuagorik unibertso musikalean udazkenean. BIME jaialdiak zaleak, profesionalak, talde berriak eta nazioarteko izarrak bilduko ditu, Barakaldoko BEC! erakustazoka epizentrotzat izango duten lau jardunaldi frenetikotan, areto horrek hartuko baititu bai BIME Live egitarauari dagozkion kontzertu nagusiak eta eta bai BIME Pro atalaren inguruan antolatutako profesionalen topaketak. Horrez gain, talde berri ugari arituko da Bizkaiko hiriburuko hainbat aretotan, BIME City atalean.

Ikus-entzule gehienentzat, eguneko talde onenetako batzuk ikusteko aukera aparta da jaialdia. BEC!-en egingo dira kontzertu horiek (mota horretako Europako erakustazokarik handiena). Izan ere, ez da gutxiagorik behar urriaren 27 eta 28 egunetan han gertatuko den guztia hartzeko: Royal Blood, The Prodigy eta Franz Ferdinand kartel-buru izango dituen jaialdi erraldoia. Areto berean egingo diren topaketetan, musika eta industria digitaleko 2.000en bat profesionalek esperientzia trukatu eta elkarlan-bide berriak aztertuko dituzte.

Azkenik, baina ez garrantzi txikiagoarekin, 34 talde berrik bere talentua erakusteko aukera izango dute 26tik 28ra bitartean Bilboko hainbat aretotan egingo diren kontzertu eta ‘showcase’-etan. Osagarri bikaina urteko musika-ekitaldirik garrantzitsuenetako batentzat.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago