MUSIKA
Testua: Kmon

AZKUE FUNDAZIOA
BANDEN LEHIA 2016 (AZKUE FUNDAZIOA)
2016-09-26
Euskarazko musika sortzaile amateurrek beren abestiak ezagutarazteko beste aukera bat izango dute aurten, Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia on-line lehiaketaren zortzigarren edizioa dela eta. Hala nahi dutenek irailaren 26tik azaroaren 21era arteko epea dute izena emateko.

Partehartzaileek arrazoi ugari dituzte Banden Lehian izena emateko, sariak oso interesgarriak dira eta: disko baten grabaketa, BBK Live jaialdian jotzea eta Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Sona Jaialdian jarduteko aukera ere izatea. Horretarako, www.bandenlehia.eus/ webgunearen bidez izena eman besterik ez dute.

Lehiaketaren lehen fasea iraila eta azaroa bitartean izango da, tarte horretan internauten botoak eta adituek osatutako epaimahaiaren iritziak jasoko dituztela. Ondoren, lau finalistek zuzenean joko dute Bilborock aretoan, ikusleek eta epaimahiak irabazlea aukera dezaten. Horrez gain, sona handiko talde batek ere joko du finalean.

 

Informazio gehiago:

 

http://www.azkuefundazioa.eus/azkue-fundazioa/gure-proiektuak/lehiaketeei-buruzko-informazioa/banden-lehia-3/banden-lehia-2

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
KOLORE KOLORE ERAKUSKETA
2016ko otsailera arte kolore kolore egitasmoaren irudiak izango ditugu ikusgai Bilboko Euskararen Etxean. Kolore kolore haurr... (gehiago irakurri)
Banden Lehia lehiaketaren helburua urtero Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. 2016an 8. edi... (gehiago irakurri)
Euskararen Etxea zabalik dago astelehenetik ostiralera bisitan etortzeko eta, nahi izanez gero, Euskararen Interpretazio Ze... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago