ARTEA
Testua: Azkue Fundazioa

AZKUE FUNDAZIOA
Euskararen Etxea: Bisita gidatuak
2016-05-09
Euskararen Etxea zabalik dago astelehenetik ostiralera bisitan etortzeko eta, nahi izanez gero, Euskararen Interpretazio Zentroa gidaren laguntzaz ezagutu ahal izateko. Doakoa da bisita eta lau hizkuntzatan egin daiteke: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesez.

 

Hilean behin larunbata goizez ere zabalik izango da Euskararen Etxea, goizeko 10:00ak eta 14:00ak bitartean eta bisita gidatua egiteko aukera emango dugu.

Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira.

Euskararen inguruko datuak, jatorriaren teoriak, bilakaera, hizkuntza eta euskalkiei buruz gehiago jakiteko aukera izango duzu eta askoz gehiago!

Hitzordua erreserbatzea besterik ez duzu Euskararen Etxea hobeto ezagutu nahi baduzu!

 

Euskararen Etxeko lehenengo solairuan Euskararen Interpretazio Zentroa dago eta publikoari zabalik dago 2004tik. Euskarari eskainitako zentro bakarra da eta bertan hizkuntzaren inguruko hainbat eduki ezagutu daitezke.

Bilboko San Inazio auzoan dago, Euskararen Etxean kokatuta eta Azkue Fundazioak kudeatzen du.

Zentroaren edukiak berritu ditugu 2012an beraz aurretik ezagutzen bazenuen berriro etor zaitezke erakusketa berria bisitatzera. Gogoratu gainera sarrera doakoa dela!

 

Zer ikusi dezakezue Euskararen Interpretazio Zentroan?

Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira. Turismoa ere kontuan hartu da, eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago.

Euskararen Interpretazio Zentroaren asmoa da, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea: euskararen balio integratzailea hizkuntzaren historiako gertaera nagusiak euskalkien aberastasuna ahozko tradizioaren interesa… Erakusketa osotzen duten gune ezberdinen artean, batzuk bereziki interesgarriak dira. Bisita hasteko “Euskararen misterioa” dokumentala ikusteko aukera izango dute bisitariek. Pantaila ezberdinetan zehar, eduki elkareragileen bidez, bisitariek euskararen inguruko zenbait eduki ezagutzeko aukera izango dute eta jarduera atsegin batzuekin praktikatu.

 

Informazio orokorra:

Bisita gidatua:

Doakoa da bisita. Norberak bere kabuz egin dezake edo gida profesionalaren laguntzaz. Gidak edukiak eta azalpenak doitzen ditu bisitarien ezagutza maila, jakin-mina eta interesetara.

Lau hizkuntzatan eskaintzen dugu bisita: euskara, gaztelania, ingeles eta frantsesez.

Kokapena:

Bilboko San Inazio auzoan dago.
Agoitz plaza, 1. Lehendakari Agirre etorbidearen 150. zenbakiaren parean.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
KOLORE KOLORE ERAKUSKETA
2016ko otsailera arte kolore kolore egitasmoaren irudiak izango ditugu ikusgai Bilboko Euskararen Etxean. Kolore kolore haurr... (gehiago irakurri)
Euskarazko musika sortzaile amateurrek beren abestiak ezagutarazteko beste aukera bat izango dute aurten, Azkue Fundazioak an... (gehiago irakurri)
Banden Lehia lehiaketaren helburua urtero Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. 2016an 8. edi... (gehiago irakurri)
IDARTE
Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoak (IDarte) maiatzaren 1etik aurrera irekiko du 2024-2025 ikasturterako ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesi... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museoaren kultura- eta hezkuntza-programazioaren helburua artearen eta bere balioen bidez ikuspegi berriak inspiratzea eta za... (gehiago irakurri)
Aiur Gorriti Martin
PHOTOMUSEUM (ZARAUTZ)
'Essaouira - Haize Uria' erakusketa bikoitza dugu eta era analogikoan, digitalean eta mugikorraz ateratako formatu handiko ar... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago