MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

TRAVELLIN BROTHERS
One day in Norway
TRAVELLIN'BROTHERS + ALEX SCHULTZ&RAPHAEL WRESSNIG (SARRERAK AGORTUTA)
12 urte, 800 kontzertutik gora, zazpi disko, European Blues Challenge 2015eko garaipena… Kopuru eta sarien zerrenda hotza, 'One day in Norway' lanean bluesa, gospela, swinga, R&Ba eta countryaren bideak zeharkatu dituen seikote bizkaitarraren proposamen ezinago beroa aurkezteko.
KontzertuakTravellin’ Brothers + Alex Schultz & Raphael Wressnig (SARRERAK AGORTUTA)
Eguna/Ordua
2017/01/06
Ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

SARRERAK AGORTUTA

TRAVELLIN’ BROTHERS
Bere bi urtetako azken biraren ondoren, 120 emanaldi 11 herritan, Bruselako European Blues Challenge irabazi, Memphiseko International Blues Challenge-eko finalista izan, ia kontzertu guztietan sarrerak agortu eta entzule, programatzaile eta kritikaren babesa jaso, Leioakoak bere zazpigarren lanarekin datoz, One Day in Norway. Azken urteetan europar blues panoraman ikusmin gehien sortu duen bandetako baten mailakoa eta berezia den disko bat egiteko momentua zen. Horrela izanik, erabaki zuten diskoa Norvegian grabatzea, Juke Joint Studio izenekoan, estudio analogiko bat, Memphiseko Stax Studio-en urrezko garaian bertan egondakoa eta Albert King, Aretha Franklin, Little Milton eta maila horretako artista zerrenda luze batek grabatzeko erabili zuten grabazio mahaia duena. Zortzi orduko sesio bat, amarrurik gabe, grabaketa zaharren moduan, memorian denok ditugunetan bezala, eta horri aurre egiteko gai gutxi diren moduan, gaur egun. Travellin’ Brothers taldeak seikote moduan aurkezten digu diskoa, soinu gordin eta zahar, baina hein berean egungo batekin, orain urteak hasitako bidea jarraitzen duten konposaketekin, bide bat, bluesa hartzen duena abiapuntu, konplexurik gabe barneratzeko gospel, swing, jazz edo country-aren eremuetan edo New Orleanseko soinurik benetakoenean eta amerikar erroetako musikaren maisu lan bat oparitu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
TRAVELLIN BROTHERS BIG BAND
2004. urtean 'A blues experience' estreinako diskoa kaleratu zuenetik, Leioako (Bizkaia) seikote etengabe bila ibili da blues... (gehiago irakurri)
TRAVELLIN BROTHERS
Travellin Brothers Big Band-ek erregistroz aldatu du Gabonetako zenbait klasikoren bilduma grabatzeko, beti ere swing-blues i... (gehiago irakurri)
16 musikari oholtza gainean, eta haize instrumentuen sail osoa, koristak, biolina eta... (gehiago irakurri)
PILOÑA
Travellin’ Brothers blues, swing, jazz, funk eta R&Bko bandatzat iragartzen da, eta e... (gehiago irakurri)
PILOÑA
Travellin’ Brothers blues, swing, jazz, funk eta R&Bko bandatzat iragartzen da, eta e... (gehiago irakurri)
PILOÑA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago